Eguraldi bikainaz, taldean lagun berriekin batera, abiatu gara Garaiaruntz. Gernika Ibilbidera igogailuz, Gomestio ingurutik Anboto eta Udalaitz bistan… panorama ezaguna izan arren, ikusgarria.
Garaian, Myriamek goxo-goxo hartu gaitu eta, parke teknologikoaz hainbat datu eman ondoren, eraikinaren espazioak erakutsi dizkigu. Bertan dauden enpresetatik, Fagor Healthcarek sortu duen produktua (Medical Dispenser: software eta blisterra kudeatzeko makina) ezagutzeko aukera ere izan dugu. Gorkak, farmazietan botikak pertsonalizatzeko oso erabilgarria den sistema argi azaldu digu. Eraikina interesgarria da baina, erakargarriak zeharo bertako ekimen eta jarduerak.
Eskerrik asko gure gida izan diren Gorka eta Myriami.