Gaurkoan Aretxabaletako bidean, San Josepeko albergan (labaderuen) geldialditxoa egin eta kontu kontari egon gara: Arrasaten zeuden albergetatik txikiena besterik ez dagoela zutik; emakumeentzat bereziki, zein bizi modu gogorra zen garai hartakoa, garbiketa lanak egitera bertara, ur hotzaz… a zer meritua beraiena!; herriko kontuak astintzen ziren tokia; erropak garbitzeaz gain, tarteka bakailaoa gezatzeko ere erabiltzen zela alberga; orain urte gutxi, errumaniarrek garbiketa lanak egiteko ere erabili izan dutela… Zenbat kontu eta hausnarketa!!!