Batzuetan pertsona bat oso denbora tarte laburrean ezagutzen dugu baina, hala ere, intentsitateari dagokionez bizi-bizia izan daiteke harremana. Are gehiago, pertsona horren bizitzaren amaieran gertatzen denean.
Horrela gertatu zitzaidan Jexux Zufiriarekin, Zarautzen, 7 hilabetekoa izan zen denbora tartea eta kalitatearen aldetik askoz luzeagoa, sakonagoa eta zabalagoa izan zen harremana.
11 hilabetekoa izan da Joxe Zuluetarekin, Arrasateko ospitalean. (Fijatu zarete bi izenen eta bi abizenen lehenengo letretan?). Jexux ni baino urte bat lehenago jaio zen, Joxe nire urte berekoa zen. Jexux auzokidea zen, Joxe pazientea.
Joxe Oñatitik kontsultara bidali zidan medikua bera presente egon da azken egun hauetan ere, berez haren familia sendagilea izan ez zen arren. Elkarlanean ibili gara biok azken egun hauetan eta, bizitzaren zorioneko kasualitate batzuei esker, presente egon ahal izan naiz ospitalean Joxerekin azken une haietan.
Urteetan zehar Madrilen bizi izan zen Joxe, nire moduan. Musika eta mendia konpartitzen genituen zaletasun moduan. Eta hain zuzen mendian, Oñatin, Sanmigeletan murgilduta, egin ahal izan diot neure agurreko errituala. Araotzeko bazterretan, euripean (azkenean!), behelaino artean. Une hauek ere garrantzitsuak dira, dolu hauek ere egin behar ditugu. Denbora hartu horretarako, eta ez laga sentipen hauek pilatzen. Garrantzitsua da.
Herrialde berdetik horira egin nuen egun berean, zertarako eta doluari eta mendiari buruz hitz egiteko. Erreniegako menditik behera ez du euririk egin egun hauetan, zoritxarrez, eta oraindik ikus daitezke pasa den uda latzeko suteen aztarnak, nonahi. Obanosen ere pairatu behar izan zituzten “eguraldi onegia”ren ondorioak.
Baina bitxia izan da, horitasun horizontal hartan, jende euskalduna topatzea eta geure dokumentala konpartitzea. Erdi diskulpatzen esan didate gutxi direla, baina gertatu da publiko gehiago egotea gure pelikularekin Obanosen herri oso euskaldun eta berde batean baino. Solasaldia ere kategoriakoa, denetarik atera zen, baita eutanasiarena ere (oso gutxitan gertatu dena orain arteko proiekzioetan).
Bizitza bera bitxia da.
“El duelo por la muerte de un paciente es parte del quehacer cotidiano, que un médico no puede elaborar por falta de tiempo. Aunque no se percibe, tanto dolor acumulado lo afectará emocionalmente. Es la cara oculta de la profesión”. Juan Carlos Giménez (@infomedicos)
Kaixo Iñaki. Edurne Vicuña naiz. Nere ahizpa, Iñigo Zuluetaren emaztea da, Joxeren koiñata,-.
Ez gara ezagutzen, sare sozialetan jarraitzen dugu elkar.
Lehenengo, eskerrik asko, Joxeren bidelagun izatearren, beste gauza askoren artean.
Joxek utzi digun hutsunea, ezin bete. Oso gertukoak gara, familiko bazkari, merienda edo beste elkar egiten genituen, baita pasiatu, kafetxua hartu, eta abar.
Orain arteko bidea oso zaila izan da. Zoritxarrez bide hau ezagutzen nuen, Aita galdu bait nuen orain dela 10 urte, minbiziaren ondorioz. Baina orain haste den bizitza, Joxe gabe, are eta zailagoa izango da. Ezin kendu tristura barru barrutik.
Zuk emandako emanaldia Oñatin, Santa Ana areatoan, Joxe berarekin joan nintzen ikustera.
Nik denbora beharko dut, baina irtengo naiz, Aita oso maite nuen, oso lotuta nengoen Aitari eta asko kosta zitzaidan.
Baina Iñigo eta Rafari nola lagundu jakitea gustatuko litzaidake. Nik gertuago daukat Iñigo eta oso lur jota dago. Zuregana jotzen dut, beraiei laguntzeko. Eskertu nizuke erantzun bat.
Milesker aurretik. Nere korreoa edurne.viuna@gmail.com da eta mugikorra 676 42 66 67 da.
Edurne
Kaixo Iñaki,
Arratsalde on. Karmele naiz. Jose Zuluetaren koinata, Oñatikua.
Egun batzuk pasa ondoren, zuri idazteko biharra daukat.
Batesbe, eskerrak emateko, Joseren bidelagun izan zarelako, goxotazunez tratatu duzulako, pazientziaz hartu duzulako, batzuetan mediku lana egin duzu, bestetan ordea, kolega moduan, barre egin duzue, (oso umore politta zeukan), tristurak kontatu ere… eta guzti horri esker, zuri esker, lasai-lasai denotaz inguratuta joan da. Merezi zuen moduan. Berak ere asko jarri zuen bere partez. Bizitza guztian. Halakoa zen, apala, oso korrektoa, elegantea. Inoiz inorengandik ez zuen ezer txarrik esan… barre ere egin dugu…
Egoera denetara moldatzen zen eta pertsona guztietara.
Despistatua ere ba zen… je, je.
Baina zuri esker eta Ohianari esker ( berak bideratu ziolako zugana), denontzako eta batez ere beretako, erresagoa izan da eta era batean, polita. Sufrimentu gabe eta ia azken momenturarte etxean. Lan bikaina zurea.
Jaso besarkada bero bat. Egunen batean, ikustean emango dizut.
Millaesker Iñaki. Egun ona izan.
Karmele 600 80 71 49