Zerbait ezberdin irakurri nahi?

Hau ere Bizkaitik dator, beste haize ufada fresko bat, beste zerbait desberdin. Nerea Arrienen “Jende likidoa” bezala, azken hilabeteotan irakurritako beste harribitxi bat da.

Oihane Amantegi, ipuin honen egilea, Humbertoren alaba da. Aita udaren hasieran ezagutu nuen, eta berak oparitu zidan liburua, gaia zein den kontuan hartuta, eta egun hauetan irentsi dut. Ezin dut beste modu batean deskribatu, ez denez ‘irakurri’ izan. Ez da ohikoa dolu perinatal batez idaztea. Ez da ohikoa ahizpa baten ahotsetik kontatzea. Ez da ohikoa aukeratutako kokapen geografikoa, AEBetako hegoaldean nonbait. Nonbait hartako ibai baten ertzean.

Ausardia horrek saria du, zalantzarik gabe, lehenik eta behin irakurlearentzat. Liburu bat amaitu ostean sentsazio atsegin horrekin gelditzea ez da beti gertatzen, sentsazio musikal horrekin, are gutxiago. Oihanek gogorarazi dit, gainera, geure aitak zeukan ohitura bat, txikitan zai-zaila iruditzen zitzaidana: Harmonika jotzearena. Beste bitxikeria bat, liburuaren pasarte batean baino gehiagotan ateratzen dena. Nahiko onirikoa da dena, Karonteren aipamena, emakume afroamerikarren agerpena, ibai izoztuena…

Orain piztu dit gogoa hurrengo harribitxia irakurtzeko. Izenburu bitxia dauka horrek ere.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.
2 comments
  1. Ez dut hau irakurria. Bai irakurtzera zoazena. Ipuin amaierak egin zaizkit erakargarri, bereziki. Eta amaieran proposatzen duen jolasetik seguru nago bat, behintzat, arrantzatuko duzula (espoilerrik ez:-)
    “Eta bizitza osoa da jai erraldoia, dantzan egin badaiteke. Tokietako beroa –eta tokien beroa– jendearen beroa da”, irakur daiteke liburuan. 🙂

  2. Iñaki Peña

    Milesker Iban. Adi egongo naiz ea liburutegian liburua noiz libre geldituko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude