Etiketaren artxiboa: literatura

Arturo Perez-Reverte

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Nobelagile
bikaina ala iritzi emaile ezin hobea? Hori da daukadan dudatako bat autore honi
buruz. Denetik irakurri dut autore honi buruz, gauza batzuk besteak baino
hobeak. Normalean astero plazaratzen dituen iritziak XL semanal aldizkarian
irakurtzen ditut. Ezin hobeak dira, balentria handia erakusten du erabiltzen
dituen hitzen gordintasunengatik hainbeste ale banatzen diren aldizkari honetan
(adibidez hijo de puta, cabrón, cojones…).

Nire duda da ea
nobelagile bezala iritzi emaile bezain ona den. Hispaniar filologia ikasten ari
den lagun baten iritziz Arturo Perez-Reverte ezin daiteke tragatu nobela idazle
bezala. Nire ustez lan batzuk beste batzuk baino hobeagoak dituela ezin dut
ukatu, baina tipo zaila dela irakurtzeko, horretan ez daukat dudarik.

La Reina del Sur eta La
tabla de Flandes
irakurri nituen eta nahiko nobela interesgarriak iruditu
zitzaizkidan. Lehenengoa zailagoa da irakurtzen eta bigarrena arinago
irakurtzen da. Baina aldiz El Capitan
Alatristeren
lehen alea irakurri, eta Goya sarietarako izendatua egongo zen
honen pelikula, baina oso astuna egin zitzaidan. Cabo Trafalgar hasi irakurtzen eta hirugarren kapitulutik ezin izan
nintzen pasatu.

Beraz esan
dezaket ikuspuntu kritiko batetik Arturo Perez-Reverte idazleak maila altuko
lanak dituela baina batzuk beste batzuk baino astunagoak egiten direla eta
orokorrean iritzi emaile bezala gaur egun estatuan onenetakoa da.

111 akademiako kide, zergatik?

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Agian jakingo
duzue 111 akademiako kide naizela. Nire betebehar nagusia urteko liburuak
irakurtzea izaten da eta ondoren bozketa baten parte hartzea erabakitzeko
zeinek merezi duen Beterriko liburuaren aipamena. Sari honek irakurleek ematen
dute eta ez inongo erakunde publikorik ezta kritikarien kolektiborik ere.

Honekin esan nahi
dut alde batetik horregatik naizela akademiakide, herriak emandako sari bat
delako. Sari nahiko esanguratsua normalean liburuak irakurleei zuzenduta
baitago eta ez goian aipatutako erakunde eta kolektiboei. Gainera nahiko sari
garbia iruditzen zait dela, akademiakideak zazpi lurraldetakoak gara (eta
atzerriko batzuk ere) eta bakoitzak bere iritziak izaten ditu. Hori idazle
batentzat nahiko aberasgarria dela pentsatzen dut. Zein da onena zure lanari
buruz iritzia emateko, zuzenduta dagokionari edo axola ez zaion bati eta
produktua iritsi zaionari. Erantzuna nahiko argia ematen du.

Akademiakide nahiz baita ere 2008an deskubritu dudalako literatura asko gustatzen
zaidala. 12-13 liburu irakurri ditut euskal idazleek idatziak eta euskaraz
(batzuk hobeagoak besteak baino) baina irakurtzen nuen bitartean gozatu egin
dut. Lehen aldia da hori gertatu zaidala (edo hori uste dut behintzat). Noski
lehen ere gozatzen nuen baina nire baitarako, orain aukera izanda nire iritzia
plazaratzeko gehiago gozatzen dut. Agian idazleren batek kontuan hartu izan
dezakeelako nik diodana liburu horri buruz eta hori literatura gustatzen zaion
batentzat izugarri notizia ona izan daiteke.

Lehiaketa interesgarri bi

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hemen aurkezten dizuet pare bat lehiaketa oso
interesgarriak eta parte hartzea merezi dutenak:

Leioako
3. liburujatun lehiaketa.

Irakurtzea gustatzen bazaizu hau da zure
lehiaketa. Bi pertsonentzako afaria edo elkar dendetan erabiltzeko bono bat
irabaz dezakezu. Informazio
gehiago
.

Amodiozko
gutunen XVII. lehiaketa.

Oinarriak:

1-       Lehiaketa
honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2-       Lan
guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3-       Lanek
gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz
idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde
baino gehiagokoa izan. 

4-       Posta
arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen
abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna
kartazal handiago batean sartu eta bidali.Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna
fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak,
“egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5-       Gutunak
honako helbide honetara bidali beharko dira:

     Amodiozko
Gutunen XVII. lehiaketa

     Jardun Elkartea,
Errotalde jauregia z/g

     20570 Bergara –
Gipuzkoa              

      posta
elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org

6-       Lanak
jasotzeko azken eguna 2008ko urtarrilaren 6a izango da.

7-       Sariak
honako hauek izango dira:

1. saria: 500 euro

2. saria: 250 euro

Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo
2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria
hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).

26 urte berakoen artetik onenari saria: 100
euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako
norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8-       Sari
ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean,
eguerdiko 12:00etan.

9-       Lan
guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika
argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.10-  
Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek
osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako 
ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.  

SMS BIDEZKO VII. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA 

1-       Mezuak
jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.

2-       Mezuak
jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.

3-       Mezuak
sms-en formatua (laburdurak) izatea baloratuko da.

4-       Mezuaren
ostean adina jarri beharko da.

5-       Mezuak
605712469 telefonora edo amodiozkogutunak@euskalerria.org
posta elektronikora bidali beharko dira.

6-       Epaimahai 
gazteak emango du saria: 90 euro.

7-       Mezu
guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.

Iturria: Jardun elkartearen bloga

Udako irakurketa

Uda heltzear dago (eguraldiarengatik batzutan
kontrakoa iruditu arren). Jada hasi lanean hasi naiz eta urtero bezala ordu
asko igaroko ditut igerilekuan bakarrik. Festak direla, jendea oraindik lanean
ari delako… hamaika arrazoi daude jendea igerilekura ez etortzeko. Horregatik
askotan mila metro karratuko azalerako ur putzu bat hutsik aurkitzen da nire
aurrean, Iratxeko hotelean.

Ordu horietan irakurtzen egotea gustatzen
zait. Bestela irratia entzuten egoten naiz (Euskadi Gaztea irrati katea eta
Hiru erregeen maila irratsaioak dira gehien entzuten ditudanak). Baina aurten
bi liburu irakurtzea jarri naiz nire buruari helburu gisa (eta ziur lortuko
dudala). Lehenengoa nire gozamenerako, Beterriko 2007ko liburua eta kritikaren
irabazle izan zen Jokin Muñozen Antzararen
bidea
eta bestea unibertsitaterako eta iraileko azterketa baterako prestatu
beharko dudan Thomas F. Glick-en Paisajes
de consquista. Cambio cultural y geografico en la España medieval
.

Uda jada hasi da niretako (bai opor aldetik
baita lan aldetik ere).

**BTR**

Durangoko Azoka 2006

Ostegun arratsaldean Durangoko azokan izan
nintzen. Bigarren urtez joan nahiz eta aurten ere primeran pasatu dut.
Lehenengo aldiz kotxez joateko aukera izan dut, eta esan beharra daukat herrira
gerturatu alazbat, nabaria dela azokaren eragina.

Sarreran trafikoa handia zegoen eta edozein
lekutan aparkatzearekin konformatu behar izan nuen. Ez nuenez dirurik aske gune
urdinetik aldentzea erabaki nuen eta hilerrian aparkatzeko erabakia hartu nuen.
Ordu batzuetara nire lasaitua hartu nuen jakinda herriko poliziak isunak jarri zizkiela
gaizki aparkatu zutenei eta ez zutela infrakzio bat bera ere barkatu.

Azoka urtero haziz baino, egonkortzen doala
esan daiteke. Sentsazio ez da jendea denbora pasa doala azokara, euskal kultura
ikustera baizik: nobedadeak, idatzi dena, gehien entzuten dena…

Erosketa helburu batzuekin joan nintzen, baina
argi dagoen bakarra da liluratuta bukatzen duzula hainbeste eskaintzaren
aurrean eta dirua oso azkar joaten dela eskuetatik. Berria-ko estilo liburua,
Iban Zalduaren Etorkizuna eta Boltxe aldizkariko zenbaki batzuk erosi nituen.

Gainera Durangora hurbiltzen ari nintzela
Euskadi Gaztea entzuten Ibaizabal ikastolakoek egutegi bereziak saltzen zutela
aditu nuen (azken aldian modan dauden egutegi biluzi horietako bat),eta
badirudi ez zutela zorte handirik izan salmentekin. Horregatik eta badakidalako
zer den gaizki pasatzea proiektu bat aurrera ateratzeko, nire laguntza eman
nien halako bat erosiz.

Datorren urtean berriro itzuliko naiz, uste
dut ohitura hartuko dudala urteko zubi honetan kanpora joan beharrean Durangora
hurbiltzeko.

Nire dobleekin solasean

Garaiko euskal literatura eta unibertsaleko
irakasleak hiru hitzaldi antolatu ditu. Horietako bat azaroaren 9an eduki
genuen. Iban Zaldua, azkenengo Euskadi literatur saria, etorri zitzaigun bere
bizitzari buruz hitz egitera.

Esan beharra daukat Iban Espainiako ekonomiako
historia asignatura irakasten didala. Oso zaila egiten zait ipuin idazle bezala
ikustea, oso profesionala baita bere klasetan eta ez zaiolako idazle ildoa
ikusten. Onartu beharra daukat bere Si Sabino viviria eta ipuin batzuk
irakurrita ditudala, eta ez daude batere gaizki.

Iban goiz hartan, irakurle eta idazle on bat
bezala, bere erosketa karroarekin etorri zitzaigun liburuz beteta eta irakurle
bizitza eta idazle bizitza nondik nora joan ziren azaltzako gogo handiekin.

Azaltzen hasi zitzaigun literatura arlo
ezberdinak deskubritzen zihoan bitartean horiei buruz idazten zituela. Bide
paralelo berdinak egin zituen irakurle eta idazle bezala. Horretarako Borges-en
testu bat irakurri zigun, situazio hori nolabait azaltzeko: Borges eta ni
(Ipuin hautatuak, Ibaizabal, 1998).

Bere hasierak komikiekin izan zen, ume guztiak
bezala. Eta bere lehenengo literatur saiakerak genero honetan izan zen, Super
hombre pertsonaia sortuz.

Horrela ordubete baino egin genuen berarekin
solasean. Idazle fantastikotik, politikora, errealistara eta euskal idazle
izatera arte nolako literatura irakurri zuen azaldu zigun.

Benetan hitzaldi ezin hobea ikusteko aukera
izan genuen azaroaren 9ko goiz hartan.