Etiketa honen artxiboa: goiena

Bob Marley hil zela hamar urte ondoren jaio zen


Gaur Oñati irratiari buruz
idatzi nahi dut, eta uste dut beharra daukadala hori buruz zenbait
gauza esatea. Nire inpresio batzuk atzo 20 urte bete zituen nire
herriko irratiari buruz. Irrati bat herrikoengatik egindakoa eta aldi
berean herriarentzat. Bob Marley-ren heriotzaren hamargarren
urtemugan jaio zen, San Miel txiki batzuetan. XXI. mende honetan une
oro oraina aldatzen ari den garaian eta ondo dagoena zer gertatzen
den nazio mailan edo nazioartean garrantzitsua da baita ere ez
galtzea gure inguru hurbilenean gertatzen denaz. Horregatik uste dut
Oñati irratiak azken 30 urte hauetan paper garrantzitsu bat jokatu
duela herrian egunero bertako gora beheren berri ematen.

Esan dudanez nire ustez
azpimarratu behar da gertutasun hori. 30 urteetan gauza asko gertatu
dira baina herriko haur bakoitzak handik pasatzea oso garrantzitsua
zen jabetzeko herrian bazegoela komunikabide bat guri buruz hitz
egiten zuena. Eta guztien buruan, heldu egiten garenean eta 107.3
diala jartzen dugunean oroitu egiten gara han egon ginela gure eskola
edo ikastolatik zerbait egiten. Oñati irratiak egiten duen papera
oso garrantzitsua da eta espero beste 30 urteetan ere antenan
jarraitzea gure kaleko berriei buruz hitz egiten.

Eskatzen diodan gauza bakarra
da, eta badakit irratikoek buruan dutela, internetera salto egitea.
Oñati irratia edozein lekutan zaudela aukera izatea entzuteko.
Kanpoan bizi garenok asko eskertuko genuke.

Besterik gabe nire zorionik
beroenak Oñati irratiari. Asko gustatzen zait proiektu hori eta
espero urte askotan aurrera jarraitzea.

Arrasate irratia
Goiena.net-en entzungai

Barkatuko didate blog
honetako jarraitzaileek baina gaur konturatu naiz Arrasate irratia
entzungai dagoela goiena.net atarian. Sorpresa polita eraman dudana
kontuan izanda Debagoienetik at nagoela eta bertan gertatzen diren
berriak soilik goiena.net-en bidez jarrai ditzakedala. Gustura asko
entzuten da bailarako herri irrati bat handik kilometro batzuetara
egon arren.

ZOR10NAK


Gaur Goiena komunikabide
zerbitzuak 10 urte bete ditu. Arratsaldean izango da eguneko
momenturik garrantzitsuena komunikabide honentzat baina jada urtemuga
ospatzeko berritu dute beraien web gunea.

Arrotzetik
egunerokotasunean txertatua

Aitortu behar dut orain dela
10 urte zerbait arrotza suertatu zitzaidala Goiena. Oñatira ez zen
iristen katearen irudiak, Ostiraleko Goienkarian gure herriaren gora
beherak ez ziren azaltzen beste herri batzuk bezala. Azken finean
produktu arrotz bat zen, kontuan izanda ordura arte editatzen zen
euskarazko egunkari bakarra, Euskaldunon Egunkaria, etxera sartzen
ere ez zenean.

Baina poliki-poliki ohiko
bilakatzen joan zen. Ostiraleko Goienkarian negoziazio batzuen
ondoren Oñatiri bere zatia ematen hasi zitzaion, Goiena Telebistaren
irudiak iristen hasi ziren Oñatiko etxeetara.

Pausorik garrantzitsuena
agian komunitateari zabalduta dagoen komunikabide zerbitzu bat dela
esango nuke. Bere arduradunetako batek beti azpimarratzen duen
bezala, Goiena zu, ni eta debagoienean bizi garen milaka biztanleak
gara. Herritarrek osatzen dugun zerbitzu bat da. Beti puntako
teknologiak erabiliz goiena.net blog komunitatea egitea erabaki
zuten. Han sartu nintzen ni. Urte gutxiren baitan arrotza zen
produktu bat ohiko bilakatu zen nire bizimoduan eta harrezkero
gehiago ezagutzeko aukera izan dut.

Esan dezaket Oñatin
ostiraletan nagoenean Ostiraleko Goienkaria sukaldean hartzea kafe
bat daukadala alboan ohitura bilakatu zaidala. Gainera astelehenetan
prentsa euskaraz irakurtzeko aukera bakarra Asteleheneko
goienkariaren bidez izaten da. Herrian edo bailaran banago erosi
egiten dut.

Talde profesional bikaina

Izugarria da Goiena bezalako
komunikabide txiki batek (fisikoki) nolako indarra izan dezakeen
gizartean. Oraindik ondo oroitzen dut Egunkaria itxi zuten egunean
nola bidali zuten Julen Iriondo Martin Ugalde kulturgunera handik
berriak egiteko. Edo Udal hauteskunde batzuetan zelan bidali zuten
kazetari bat Jabier Baltzak sailburuak botuen kontaketen gora beheren
berri ematen zuen leku beretik konexio zuzenak egiteko eta horien
berri emateko.

Talde profesional bikaina eta
are garrantzitsuagoa dena, gertukoa. Lasai asko solas dezakezu maila
berean Iban Arantzabal edo Xabi Urtzelai batekin. Gaur egun
kazetaritza arma arriskutsu bat ari bilakatzen ari den neurrian,
batez ere kirol kazetaritza, horrelako lan talde bat gurean egotea
bailarari soilik on egin diezaioke.

Gauza gehiago esatea
hitzez ziurrenik euskal kulturgintzan eta komunikabideetan esan
direnak errepikatzea izango litzateke. Beraz nire partetik soilik
Zorionak eta ea beste hamar urte hain osasuntsu betetzen duzuen!!!