Etiketaren artxiboa: aloñamendi

This is Anfield

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Hau ez da Anfield… hau San Martin da.

Badakit nire aurkezpenean aipatu nuela futbolari buruz ez nuela inoiz hitz
egingo, baina denbora igaro ahal ideiak garatu egiten dira eta noizean behin
aipu txiki bat europako mendebaldean kirol erregearen inguruan nire post bat
ilustratzeko ez dut uste asko aldatuko dituenik blog honen filosofia eta
hasierako helburuak.

Liverpool taldeak futbol partidak jokatzeko erabiltzen dituen estadioan,
aldegeletako irteerako atearen goiko aldean futbolariei ohartarazteko non
dauden eta motibazio gisa This is Anfield esaldia irakur daiteke.

Oñatin, eta orain dela sei urte idatzi nuen honi buruz, San Martin parkea
daukagu herritarrok naturaz gozatzeko herriko erdigunetik hurbil. Hiru sarrera
daude, bi aurrealdetik eta bestea atzealdetik. Ez du ezer jartzen baina
sentsazioa Hau da San Martin – This is San Martin aipua dagoela da. Leku
sakratua txantxikuarrontzat.

Bertan Oñatiar korrikalaririk bizkorrenak aritu eta aritzen dira
entrenatzen. Marisol Ramosek  hamaika
bira eman dizkio, berdin du ze eguraldi, 650 metroko itzuliari (distantzia hori
markatzen dit Garmin markako gps-ak), Sergio Garcia eta Yerai Varela gazteek,
Oñatiko kirolean harrobian lan ona egiten denaren seinale, ordu asko igaro dute
parke honetako zuhaitzen gerizpean, herri lasterketetan parte hartzen duenak
leku aproposa du zoru gogorra zapaldu ez badu nahi… Guztiak adibide garbia
Oñatin zerbait egiten bada kirola dela nagusi.

Kirolarekin bizikidetzan Gaztetxea aurkitu dezakegu San Martinen. Oñatiar
gazteek eratutako proiektu bat egunetik egunera jorratzen doana eta tamainan
txikia izan arren aktibitatez blai dagoen toki bat Oñatiar ugariei alternatiba
bat eskainiz.

Esan bezala leku sakratu bat bakean egon nahi bada udaberriko eta udako
egun eguzkitsu eta beroetan. Momentu horietan musika entzun, liburu bat
irakurri edo begiak itxita pentsatzen egon daiteke.

Bolatoki parean jartzea eta ikustea 650 metro dituzula aurretik korrika
egiteko… edo… hitzaldi batera joan eta kultur aberastasun bat irabaztea…
edo… gerizpean jartzea liburu bat irakurtzen…

Hau da San Martin – This Is San Martin

Ez direlako egunero betetzen

*Atzo arratsaldean idatzitako artikulua Hego Euskal Herriko hiru probintziak gurutzatu ostean…

Atzo larunbatean Aloña Mendiko
igeriketa sailean era batera edo bestera parte izan garenok oso egun
berezia bizi izan genuen. Atzo larunbatean Aloña Mendiko
igeriketa sailak bere hogeita bostgarren urteurrenaren jaia ospatzen
zuen eta era batera edo bestera sail honen inguruan egon garenok oso
egun berezia bizi izan genuen.

Txapelketa eta herri bazkaria

Ospatu beharra zegoen hogeita bost urte
hauek. Arrazoi ugari zeuden. Bat azpimarratzeagatik Aloña
Mendi Kirol Elkartea talde bat baino gehiago delako Oñatiko
herriarentzat eta sail bakoitzaren baitan azken finean iragan
garenok, iragaten ari direnak eta iragango dutenak herri honetako
kirolaren historiaren zati bat osatzen dugulako familia handi bat
osatuz.

Pixka bat originalak izateagatik eta
ordu alai batzuk igarotzeko igerilariak izandakoak eta orain taldean
daudenak goizeko hamarretan ordua hartua genuen Oñatiko
Zubikoa kiroldegian txapelketa herrikoi batean parte hartzeko. Han
Aloña Mendiko igeriketa saileko iragana, oraina eta geroa
elkartu ginen (emakumeren batek bere barrenean eraman zuen
etorkizunerako igerilariren 😀 ). Oso ondo atera zen dena. Zerbitzari
bat beste igerilari ohi batekin epaile lanetan aritu ginen
(zerbaitetarako baikara publienpleatuak eta epaile titulua noizean
behin erabili egin beharra dago). Baina ez ginen libratu igeri
egitetik. 50 bular, 4×50 libre eta 4×50 estiloetako probetan parte
hartu nuen. Esan bezala han bildu ginen iragana, oraina eta
etorkizuna eta aukera izan nuen lehendabizikoz nire aurretik egon
ziren kirolariekin batera igeri egiteko gure bigarren edo hirugarren
etxean izan zen igerilekuan. Zerbait berezia izan zen. Bizitzan
izaten dugun situazio horietako bat hitzik gabe gelditzen garela hori
deskribatzeko.

Igeri ondoren eta kaloria batzuk erre
ostean Aloña Mendi Kirol Elkarteak antolatutako Garagardo
feriako karpan herri bazkaria izan genuen igeri egitera joan ginenok
eta era batera edo bestera igeriketa sailera lotuta egon ziren
pertsona guztiak geunden gonbidatuta.

Musutruk lan ugari

Bazkari on baten ostean hitzen eta
hitzaldi motzen ordua iritsi zen. Galaren gidatzaile bezala Oñati
irratiko kirol korrespontsala izan genuen, Aratz Losada. Bertan
zenbait omenezko plaka banatu ziren Aloña Mendiko Igeriketa
sailarengatik egindako lanarengatik. Lehenik eta behin sortzaileei
eta sailak izan zituen presidenteei omendu zitzaien. Ondoren hogeita
bost urteetan nabarmendu diren igerilariei ere beraien oroigarria
eman zitzaien, hauek Espainiako txapelketara iristeagatik jaso
zituzten plakak. Azkenik lan asko eta urte asko itzalean lan
egiteagatik oroigarri bereziak jaso zituzten hiru pertsonek igeriketa
sailaren eskutik. Lehenengo biak Juan Mari Andueza eta Anjel
Maiztegi, bolondres bezala urte askoan lan eta lan aritu ostean
sailari eman dioten guztiarengatik.

Aipatu bezala hirugarren pertsona batek
ere jaso zuen oroigarri berezia. Igeriketa saileko aurpegirik
ezagunena baina protagonismoa hartzea gustatzen ez zaion pertsona
bat. Argazkitan maiz agertzen dena baina beti ere bere igerilarien
atzetik. Saila sortu zenetik urtero lanean kirol emaitza onargarriak
lortzeko eta lortzen hamar mila biztanleko herri batentzako. Berak
putakume bezala deskribatu zuen bere burua. Igerilariok badakigu
bigarren aitatzat har dezakegula. Bigarren aitatzat eta lagun on bat
bezala (kirol honek eta talde honek duen bereizitasun onenetakoa:
bakarkako kirola izan arren lagunak erraz egin daitezkeela eta
loturak urte luzeetan irauten dutela). Txalo zaparrada handiena eta
hunkigarriena jaso zuen Xabier Infante “Artza” jaunak. Lehen
aldiz ikusi nuen nire entrenatzailea izandakoa negar malkotan (han
bilduta geundenen artean ez zen bakarra izan). Zirrarra berezi bat
sortu zitzaigun sabeletan irudi hura ikusi genuenean, oilo ipurdia
jarri arte. Saileko zuzendaritzaren partetik bere oroigarria jaso
zuen eta igerilariok ere, sail honetako historiaren parte izan
garenok, opari bat egin nahi genion guregatik egindako lan
guztiarengatik esker ona emateko. Hala ere badakigu gasteiztar honek
egin duen lana igeriketatik haratago doala eta inoiz ezingo diogula
behar bezala ordaindu. Bertso bat eta luxuzko Hotel batean egonaldia
oparitu genion.

Bertsoa (Doinua: Habanera):

Burubelarri jardun da

25 urte hauetan

diziplinari helduta

gure entrenamenduetan

gurekin zabiltzanean

ondo dakizu zuk zertan

nahiz uretatik kanpora

eta berdintsu uretan

zurekin gu beti pozik

lehiatzen herri denetan

zure izaera baita

goraipatzekoa benetan

jaso ditzazula gure

eskerrak gaurko honetan

segi ezazu kementsu

aurrera igeriketan.


Aloña Mendik badauka

entrenatzaile bakarra

bere lana egiteko

inork ba ahal du indarra

goizeko seietan beti

hasten du bere beharra

nahiz udaberria izan

edota negu zatarra

nahiz ta guk zurekin pasa

pistinan egun bat txarra

entrenatzaile bezala

guretzat zara izarra

zu ezagutzea baita

izugarri edarra

belarritik tira eginez

gora Artza Gasteiztarra.


Besarka eta muxu handi bat

zure igerilarien partez

Oroigarria

Goizean igeri ostean kamiseta bat eman
ziguten oroigarri bezala, bazkarian eraman beharrekoa. Gaur egun
edozein lekutara edozein ekintzetara zoazela, batez ere kirol probei
eta jaiei buruz ari naiz, kamisetak edonon ematen dizute. Hamaika
proba egin ostean azkenaldi honetan aukeraketa bat egin behar izan
dut armairuko espazio faltarengatik eta asko ez ditudalako jartzen.
Horiek ziurrenik Argentinarako bidea hartuko dute beste batzuek, ni
baino behartsuagoak, erabil dezaten. Horregatik uste dut ditudan
kamisetak momentu berezietan lortutakoak izan direla. Hor ditut
adibidez Calellan lortutakoa helmuga zeharkatu ostean nire aitaren
eta lagunaren alboan edo orain berritsuki Europako txapelketan
lortutakoa parte hartzeagatik adibidez. Beraz atzoko kamiseta nire
armairuan luxuzko leku bat aurkitu du eta ikusten dudan guztietan
gogoratuko naiz atzo bizi izandako egun ederraz.

Eskerrik asko Igeriketa Sailekoei atzo
antolatutakoagatik, eskerrik asko Artzari hamaika arrazoiengatik
baina garrantzitsuena beti disponible egoteagatik bere igerilekuko
garitan eta eskerrik asko atzo hurbildu ziren guztiei uste dudalako
giro benetan ederra eta polita lortu genuelako guztion artean.

Beste 25 urteren buruan ikusiko
garelakoan,

Aloña Mendi goratutzen dugu,
pozez bete leku bakoitzean!!! Aliron, aliron, aliron… ALOÑA
MENDI TXAPELDUN!!!

P.d. Post hau
kikuz beterik dago 😀 Orain dela astebete entzun nuen bezala,
euskaldunok gure barnean dugun euskal filologoa akabatu egin dut eta
beldur gabe eta lotsagabe aritu naiz artikulua hau idazteko. Batzuek
gogoko izango dute beste batzuek ez hainbeste… beraz soilik esan
goza dezazuela ahal duzuen neurrian artikulu honekin!!!