Arratsaldean Oñatiko plazara animatzera

Gaur arratsaldean, lauretan abiatuko da Oñatiko XVII. duatloia herriko plazatik. Probak 8 kilometro izango ditu korrika (bi buelta herriko zirkuitu bati), ondoren bizikletak hartu eta 40 kilometrori aurre egingo zaie (Oñati-Antzuola-Deskarga-Legazpi-Udana-Oñati) eta lau kilometroko bira batekin herriari amaitutzat hemango zaio lasterketari.


 


Blog honetatik eskaera sinple bat egin nahi diet lasterketa (Euskadiko garrantzitsuenetako eta politenetakoa, aurten 340 lasterketarirekin) hurbiltzera ikusten den orori: Mesedez, animatu lehenengo lasterketaritik azkenekoraino. Lurralde honetan badakit oso hotzak garela kirolariei animatzerakoan, soilik zeintzuk doazen lehenengo eta emakumeak interesatzen zaizkigu.


 


Baina berriro diotsuet, animatu guztiei mesedez. Lehenengo korrikalaritik azkeneko korrikalariarenganaino.


 

Ez zitzaidan gustatu: lehengo urtean nire herriko lasterketan helmugaratzean jendeak ez zuela txalo bat bera ere egin eta hizlariak aipu bat ere ez zidala egin, eta berriz Durangoko duatloian helmugaratu nintzenean hizlariak nongoa nintzen, dortsalaren zenbakia eta izen-abizenak aipatu zituen bozgoragailuetatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude