Hileko artxiboak: maiatza 2011

Bob Marley hil zela hamar urte ondoren jaio zen


Gaur Oñati irratiari buruz
idatzi nahi dut, eta uste dut beharra daukadala hori buruz zenbait
gauza esatea. Nire inpresio batzuk atzo 20 urte bete zituen nire
herriko irratiari buruz. Irrati bat herrikoengatik egindakoa eta aldi
berean herriarentzat. Bob Marley-ren heriotzaren hamargarren
urtemugan jaio zen, San Miel txiki batzuetan. XXI. mende honetan une
oro oraina aldatzen ari den garaian eta ondo dagoena zer gertatzen
den nazio mailan edo nazioartean garrantzitsua da baita ere ez
galtzea gure inguru hurbilenean gertatzen denaz. Horregatik uste dut
Oñati irratiak azken 30 urte hauetan paper garrantzitsu bat jokatu
duela herrian egunero bertako gora beheren berri ematen.

Esan dudanez nire ustez
azpimarratu behar da gertutasun hori. 30 urteetan gauza asko gertatu
dira baina herriko haur bakoitzak handik pasatzea oso garrantzitsua
zen jabetzeko herrian bazegoela komunikabide bat guri buruz hitz
egiten zuena. Eta guztien buruan, heldu egiten garenean eta 107.3
diala jartzen dugunean oroitu egiten gara han egon ginela gure eskola
edo ikastolatik zerbait egiten. Oñati irratiak egiten duen papera
oso garrantzitsua da eta espero beste 30 urteetan ere antenan
jarraitzea gure kaleko berriei buruz hitz egiten.

Eskatzen diodan gauza bakarra
da, eta badakit irratikoek buruan dutela, internetera salto egitea.
Oñati irratia edozein lekutan zaudela aukera izatea entzuteko.
Kanpoan bizi garenok asko eskertuko genuke.

Besterik gabe nire zorionik
beroenak Oñati irratiari. Asko gustatzen zait proiektu hori eta
espero urte askotan aurrera jarraitzea.

Arrasate irratia
Goiena.net-en entzungai

Barkatuko didate blog
honetako jarraitzaileek baina gaur konturatu naiz Arrasate irratia
entzungai dagoela goiena.net atarian. Sorpresa polita eraman dudana
kontuan izanda Debagoienetik at nagoela eta bertan gertatzen diren
berriak soilik goiena.net-en bidez jarrai ditzakedala. Gustura asko
entzuten da bailarako herri irrati bat handik kilometro batzuetara
egon arren.

Eskaintza gehiegi


Azken aldian liburu denda
batetara sartzen naizenean (edo musika denda), txikia edo handia izan
-tamainak ez du axola, mareatuta bezala sentitzen naiz. Eskaintza
gehiegi ikusten dute nire begiek eta horrek duda asko sortzen dizkit
produkturen bat aukeratzerakoan. Haruki Murakamik azken liburu bat
argitaratu duela, baina aldi berean adibidez euskal literaturan
nobedade pare bat irten direla merkatura oso erakargarriak. Edo
gorputzak musika eskatzen dit baina badirudi literatura eskaintza
paregabe bat dagoela aurki amaituko dena. Horrelako situazioekin
aurkitzea bat nahiko ohikoa izaten da azken aldi honetan. Kontuan
izan inoiz baino gehiago publikatzen dela (edo sortzen dela) eta
teknologia berriek nahiko eskuragarri egiten gaituela kultura.

Orain dela hilabete batzuk
horri buruz hitz egiten pertsona batzuekin situazio hori ez dela oso
atsegina ondorioztatu genuen. Azkenean buruak milaka galdera izaten
dituelako eta zerbait aurkitzen duenean jarraian beste gauza bat
hobeago bat topatu daitekeelako. Kontraeraginkorra izan daiteke
hainbeste eskaintza zabala izatea begi bistan ondorioz dendatik
ateratzea lor dezakeelako eta joan garen helburua beste baterako
utzi.

Oso garrantzitsua da, kasu
hauetan, jakitea zer nahi den nahiko zehatz. Erabaki hori hartzerako
orduan faktore influentzia izan dezakete: lagunen gomendioak,
profesionalen hitzak… Baina garrantzitsuena nire ustez ideiak garbi
izatea da.