Oñatiko duatloia bihotzetik



Agian post honek zeresan
handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren
kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik
aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea…

Atzo, martxoaren 13a
larunbata, Oñatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oñatiko duatloia agian
beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen
dutenentzat. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke
Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oñatiko
duatloia again oñatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba
bat izan daiteke… (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait
ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oñatiko duatloia).

Oñatiko Triatloi Taldea
osatzen dugunontzat Oñatiko duatloia urteko egunik
garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan
gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka
korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean
amaitzeko.

Ez nuke jakingo esaten zenbat
ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den
urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan
askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia
ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin
harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan
guztiak.

Harrigarria badirudi ere,
lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen
du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez
gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da
taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi
egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta
erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oñatiko Triatloi Taldekook
lanean aritu ginen Oñatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera
zedin.

Zorionez lasterketa hau
prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria
oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten
ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen
antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen
baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza.
Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen
diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe.
Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak.

Kirol ikuspegiari dagokionez
aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko
egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen
komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi
zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oñatiko foru
enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi
txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta
lasterketaren gora beherak www.triatloi.org
webgunean aurki ditzakezue.

kezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude