Nolakoak ginen gu?


Larunbat arratsaldea. Euria
etengabe egun guztian zehar. Euritakoarekin ateratzeko eguraldia.
Aterpean askoz hobeto kalean baino. Igerilekua leku egokia izan
daiteke larunbat arratsalde bat igarotzeko beste ezer hobeagorik ez
badago egiteko.

Aurten igeriketa irakasle
hasi naizenez lanean horrelako eguna tokatu zitzaidan igarotzea
larunbatean. Nire ikasleetatik gutxi joaten dira oraindik ez dutelako
nahiko adin txapelketetan parte hartzeko, 2001ean eta aurretik
jaiotakoak hurbiltzen dira aste bukaeretan igerilekuetara. Aipatu
dudanez ez zegoen eguraldia oso lagun kalera irteteko. Azpeitira
joatea tokatzen zitzaigun txapelketa batetara.

Izugarri da nola aldatzen
diren ikuspegiak. Orain dela urte batzuk nire ikasleen leku berean
nengoen. Harrituta gelditzen naiz zenbait umeen jokabideekin, alde
bietatik azpimarratu nahi dut esaldi hau. Ume batzuk gauza onengatik
harritzen naute eta beste batzuk berriz gauza txarrengatik. Urritik
hari naiz lanean eta esan dezaket oso pozik nagoela. Estres maila igo
egiten zait klaseetan baina uste dut hori normala dela umeei
erakustea ez delako oso lan erraza. Astean bitan etorri arren nahi
ditudan irakaspenak barneratzen dituzte. Ez dakit hurrengo urtean zer
gertatuko den nirekin eta umeekin baina aurten jabetzen ari naiz
egiten den lan izugarriaz Oñatiko igerilekuan igeriketaren kultura
bultzatzeko. Munduan egon litekeen kirolik osoenak etorkizun oparoa
dauka gure herrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude