Hileko artxiboak: iraila 2009

Eneida Iturbideri erantzuna


Gaurko Goienkarian
(388. zenbakia, Iritzia atala, 8. orrialdea) Eneida Iturbideren
iritzi artikulu bat dator bertan Coca Colaren azken kanpainari eta
modan jarri diren plastikozko poltsei buruz mintzo dena.

Artikulua orokorrean nahiko
zuzena iruditu zait. Gainera beti egin dudan bezala uste dut pertsona
batek duen iritzia errespetatu egin behar dela, ados egon edo ez.

Hirugarren paragrafoa
analizatu nahi dut (azken aurrekoa atzekoz aurrera kontatzen
dutenentzat). Iritzi emaileak galdetzen du ea “zergatik
erretiratu dituzten plastikozko poltsak orain eta ez duela 5, 10 edo
15 urte
”. Baita ere ea “benetan kontzientzia ekologikoa
daukatelako edo sos batzuk aurrezteko
”. Amaitzeko “orain
arte eskukada poltsa erregalatu digute lau gauza erosita eta orain
poltsa = kaka
”.

Galdera konplexuak ematen
dute, puntu erretoriko batekin baina erraz erantzun daitezkeenak.
Hirugarren eta lehenengo galderak elkar loturik daude.
Supermerkatuetan eman dizkiguten poltsak betidanik izan dira oso
kutsakorrak. Gauza da bizi dugun krisi garai honetan gizakien okerrak
nabarmenagoak egin direla eta horietako bat azken hamarkadetan
planetari egin dizkigun kalteak izan dira (hasi poltsa hauetatik eta
amaitu neurri gabeko hirigintzan, beste etapa ilun batzuetatik pasata
beti ere, adibidez garraio publiko ezaren erabilera). Honekin esan
nahi dut orain dela 5, 10 edo 15 urteko kontzientzia ekologikoa ez
dela berdina gaurkoarekiko, ez kopuruan ezta kalitatean ere. Garaiak
aldatzen dira eta orain argiago ikusten da lurrak jasaten dituen
ezbeharrak orain dela 15 urte baino. Bigarren galdera konplexuena da
erantzuteko, horretarako Carrefourreko komunitateari galdetu beharko
litzaioke zein helbururekin gauzatzen ari diren Bolsa=Caca
publizitate kanpaina. Uste dut alde batetik kontzientzia ekologikoa
dagoela baina beste alde batetik ikuspegi ekonomikoa ere badago.

Talde ekologistek urte asko
daramatzate poltsa hauen aurkako kanpaina egiten edo gutxienez
aholkatzen poltsak berrerabiltzeko. Pertsonalki azken urte hauetan
ahal izan dudan gehienetan eraman ditut nire etxeko poltsak
supermerkatuetara (erosketetara bakarrik inoiz baino gehiagotan joan
behar izan naiz Gasteizen bizi nintzenean). Horrela jarraituko dudala
uste dut, edozein delarik supermerkatua: Carrefour, Eroski, Dia…
agian egunen batean etxetik poltsa eramatea ahaztuko zait baina
espero hori gutxitan gertatzea.

Aritzaleku, beste behin ikusgarri

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Abuztua amaitu da
eta horrekin batera milaka biztanleen oporrak. Pasa den azken aste bukaera
honetan triatloia jarraitu eta maite dugunok aukera polita izan dugu kirol
honeta gozatzeko Leraten, Nafarroa erdialdean kokatua dagoen herri txiki bat.

Aritzalekuko
kanping.ean aurten zazpigarren aldiz triatloia antolatu zuten, baina urteroko
ohiturari jarraitu beharrean hainbat berritasunekin igandean Espainiako
autonomia arteko txapelketa jokatu behar zelako. Ohikoa izaten zen iazko
urteetan abuztuko azken aste bukaerako igande goizean gutxi gora behera
olinpiar distantziako lasterketa ospatzea baina aurtengo Espainiako txapelketak
baldintzatuta antolatzaileek berritasun batzuk sartu behar izan dituzte.
Berritasun nagusia larunbat goizean sprint distantziako lasterketa ospatzea
izan zen federatuentzat eta triatloia den festa honetan parte hartu nahi
zuenarentzat.

Debagoiendarrak, Euskadi eta antolatzaileak bikain

Aste bukaera
horretan hainbat debagoiendar hurbildu ziren Lerate ingurura lasterketan parte
hartzera. Nabarmentzeko Mikel Mujikaren papera. Nagusien mailan bostgarren
postuan amaitu zuen eta bere kategorian, 23 urtez azpikoetan, garaipena lortu
zuen. Taldeka Antxintxikako
gizonezkoak bigarren geratu ziren Nafarraoako Lagunak talde indartsuaren atzetik. Zorionik beroenak beraz
hemendik Antxintxikako kideei.

Hurrengo egunean
Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioak bai mutiletan baita nesketan
garaipena lortu zuten. Gainera emakumezkoen lasterketan Ainhoa Murua eta Zuriñe
Rodriguez lehenak heldu ziren helmugara eskutik helduta eta gizonezkoetan Mikel
Elgezabal bigarren amaitu zuen.

Garrantzitsuena hori guztiaren gainetik eta sakon azpimarratu behar dena
antolatzaileen lana lasterketa hau prestatzeko izan da. Hirugarren urtea da jada
inguru hauetara hurbiltzen naizela eta esan beharra daukat egiten den lana eta
sortzen den giroa lasterketa egunetan izugarri ederra izaten dela. Nire
partetik zorionik beroenak Lerateko triatloian antolatzaile lanetan aritzen
direnentzako.