Led Zeppelin, urrezko domina

Erroman ospatzen ari
diren munduko igeriketako txapelketan Espainiako selekzioak urrezko
domina lortu zuen igeriketa sinkronizatuan konbo modalitatean. Txanda
iritsi zitzaienean Led Zeppelin musika taldearen Stairway
to heaven
dantzatu zuten uretan.

Behin aditu bati entzun nion
igeriketa sinkronizatuan notaren erdia baino gehiago musika estudioan
lortzen dela kanta aukeratzerakoan. Hona hemen talde ingelesaren kantua.

Jarraian talde espainiarrak
egindako dantza.

Zerbaitengatik esaten
dute kanta hau historiako onenetarikoa dela. Zortzi minutu zoragarri
belarrien entzumenerako. Kasu honetan Espainiako selekzioari balio
izan zion eskailerak hartu, zerura igotzeko eta urrezko domina
lortzeko
.

2 iruzkin “Led Zeppelin, urrezko domina” bidalketan

Utzi erantzuna juan luis(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude