Abuztua. Aritzalekuko VI. triatloia.
Abuztua ere beste hilabete berezi bat lanean jarraitzen nuelako. Aurten ez nuen nahi adina entrenatu Aritzalekuko triatloi olinpikoa egiteko baina banekien lasai hartuta bukatuko nuela eta iritsi zen eguna. Igeriketa zen nire puntu gogorrena (iaz bizikleta). hori baliatu nuen aurrean joateko lehen sektorean baina bizikletan jendeak erraz pasatzen zidan baina nik nire lasterketa egitea nuen helburu argi eta garbi, ezin nintzen itsutu oraindik hamar kilometro korrika faltako zitzaizkidalako.
korrika egiteko zatia iritsi zen eta ez zitzaidan ez luzea ez gogorra egin, erritmo lasai bat hartu hasieratik eta bizikletan bezala, itsutu gabe inorekin eta ezerekin aurrera egiten nuen tipi-tapa. Horrela amaieraraino iristea lortu nuen poz-pozik eta hurrengo egunean ez nengoen oso nekatua.
Lasterketa horrekin giroarekin geratzen naiz. Duatloi eta triatloi lasterketak beti bereziak izaten dira, kirolari umilenak parez pare egotea goi mailako kirolariekin ez da egunero suertatzen.
Postua: 74 (5. 23 urtez azpikoetan) Denbora: (23:28 – 1:27:25 – 49:47)
12 hilabetea, 12 lasterketa VIII
Utzi erantzuna