Igandean Tau Ceramica Baskonia saskibaloi taldea 2006 denboraldiko errege kopa lortu zuen. Partidua ikaragarri baten ostean 80-85 gailendu zion Pamesa Valenciari . Gasteiztarren bosgarren kopa da txapelketa honetan. Atzo arratsaldean 20.000 25.000 pertsonak inguruk ongietorria eman genion taldeari. Giro bikaina sortu zen Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30etan zen zita jokalariekin. Ni ikaskide batekin eta erresidentzian bizi diren birekin joan nintzen ikuskizunera. Zortziak baino pixka bat lehentxeago iritsi ginen eta ia utzik zegoen, baina jokalariak iristeko gero eta gutxiago falta zenean, plaza leporaino bete zen.
Sorpresa izan da niretzako gaur goizean bertan 20.000 pertsona egon ginela irakurtzeak. Ez nuen espero zifra hori.
Hasieran Buesan Arenako speker-ak giroa berotzen saiatu zen. Eguraldiak ez zuen asko lagundu. Hasieran, uste dut, denok hotz geundela eta, ez genuen zarata askorik egin. Baina hamar minutura Baskoniako cheer leaders-ak agertu ziren plazako balkoian eta orduantxe hasi zen berotzen giroa. Beraiek musiken erritmoak txalokatzeko agintzen ziguten, eta egia esanda, Speaker bateri baino kasu gehiago egiten zitzaien.
Aker sarrera, izugarria.
Hortik denbora batera Speaker-ak pertsonaia garrantzitsu bat zuela aldamenean esan zuen. Nor izango zen? Aker maskota!!! Taldeko sinboloa. Ezbairik gabe giroa bero-bero zegoen.
Eta jokalarien autobusa azaldu zen.
Zoramena momentu horretan. Balkoiruntz igotzen ari zen momentuan autobusa, denak garrasi batean. Globoak alde batetik bestera. Ez du ahaztuko momentu horiek luzaroan.
Eta ondoren talde txapelduna agertu zen. Denak batera hasieran, eta ondoren binan. Batzuk beste batzuk baino ahots hobeagoarekin (kar, kar).
Baina momenturik hunkigarriena, nire ustez, talde teknikoa joan ostekoa izan zen. Pertsona bat falta zen oraindik aurkezteko. Speaker-ak ezer esan baino lehenago denok geuden: Pera, Pera, Sovic!!! Entrenatzailea. Lehenengo pertsona jokalari eta entrenatzaile bezala irabazten duela Errege Kopa.
Bere hitzak zuzenak eta argiak izan ziren. Hamar urteetan gauza asko aldatu dira, bat izan ezik: zuek. Eskerrik asko Perasovic, ez dut ahaztuko zure kirol jarduera Baskonian, eta orain entrenatzaile bezala zaudela, espero dut ez izatea azkeneko aldia Andre Maria Zuriaren plazara joaten naizela zuei ongietorria ematera.
Aupa Baskonia!!!
Ez zitzaidan gustatu: Spekear-ak denbora osoan Campeones, Campeones. Txapeldunak hitzak ere balio duelako.