Hileko artxiboak: urtarrila 2006

Enrike Aranari elkarrizketa

Azkenean lortu dut Enrike Arana oñatiarrari elkarrizketa egitea. Amerikaren Historiarako Sarrera asignatura daukat. Lau hilabeteko lana asignatura hau gainditzeko elkarrizketa bat egitea zen Ameriketara joandako Euskaldun bateri. Nik Henry aukeratu nuen eta 11 traba eduki ondoren azkenean nire helburua bete dut. Bidaiatu beharra nuela eta ezin izan diot lehenago egin elkarrizketa.

Orain astearteko azterketa prestatzen hari naiz beste hirurak ahaztu gabe. Goizeko hamarretan izango da. Lau hilabete osoan emandako materia sartzen da. Beraz, datorren astean bi azterketa. Asignatura: Mediterraneoaren Historia K.a. lehenengo milaurtekoan. Hurrengoa ostiralean: Arkeologia Historikoaren Hastapenak.

Zorte on guztioi eta azterketetan zaudenoi animo.

Gauzak ongi egiten

Askotan oheratzen garenean eguna nolakoa izan den hausnartzen dugu. Batzuta ongi aprobetxatu dugula, beste batzutan ez hain ondo… Mila eta bat ondorio atera dezakegu.

Unibertsitatean nagoenetik gauzak ongi ateratzen zaizkidala uste dut. Denetik egiten dut, baina batez ere, klaseko lanak (ikasi, lanak, asko irakurri…). Normala denez gauza batzuk alde batera baino, ez ditut dagoeneko egiten. Esate baterako lagunekin egon, gogoko ditudan irakurketak egin, kirola egin… Uste dut azken hau dela gehien izorratzen nauena. Ea bigarren lau hilabetean ariketa fisiko gehiago eta jarraiagoa egiteko aukera duda. Eta gauza berriak egiten ere hasi naiz. Lagun berriak egin ditut, beste karrera batzuetan jarraipenak egin ditut oso azaletik, Gasteiz bezalako hiri bat gehiago ezagutzeko aukera izan dut…

Arte ederretako ikasleekin

Egun hauetan Bilbon nago. Arte ederretako ikasle batzuk nire lagunak dira, eta aprobetxatzen ari naiz beraiekin egoteko azterketak hasi baino lehenago.

Arte ederretako karrera guztiz desberdina da Historiako konparatuz gero. Klase batzuk teorikoak direla, baina Leioako Arte Ederretako fakultatean gehiago giten da, gauzak ez dira berdin.

Gurean klaseak dira nagusi,batzutan hitzaldiak, eta ondoko edifizioan praktikak egin daitezke, baina ez asko. Eta Leioakoan berriz tailerrak ugariak dira eta ikasleak nahi dutenean erabiltzeko eskubidea dute, sartu eta irten edozein momentutan egiten dute. Beti ere arau batzuk errespetatuz. Bakoitza bere lana egin, bata bestearekiko errespetua eduki… Adibidez, kasu normala izan ohi da historiako klase batera ezin joatea, beraz soluzioa ordu horretako apunteak eskatzea da, bestela emandako gauzak gal ditzakezu, eta hori asko izan daiteke. Baina Bizkaikoan ez baldin bazoaz klasera, beste egun eta ordu batean errekuperatu dezakezu. Edo berandu iristen baldin bazara, beranduago irten.

Hori bai, nik ez diet nahi kendu meritua Arte Ederretako Ikasleei. Beraiekin ari bait naiz bizitzen egun hauetan eta lan ugari egiten dute. Meritu ugari dute egiten dutenarengatik.

Erregeak laister gurean

Ostegun gabean hiru erregeek mundu guztiari bira emango diote opariak banatzen. Urtero egiten duten zeregina da hau. Gabean guztiok lo gaudenean gure etxeetara sartuko dira.

Egun hauetan azken gutunak iristen ari zaizkie eta lanez lepo dabiltza. Kontuan hartu behar da gutxi direla lan askorako eta gauza gutxi batzuk ez dira iritsiko. Horregatik pazientzia eskatzen dute eta agian hurrengo urte baten jasoko dutela eskatutakoa.

Besterik gabe, jaso ezazue zorionik beroenak eta azken opor egun zoragarri batzuk igaro dezazutela.

PD: Erregeak eta gero beherapenak!!!

Tabakoaren Aurkako Legea

Gaur eguerdian ogia erostera joan naiz, okindegi-kafetegi horietako batera. Atean *Aquí se puede fumar* idatzita agertzen zen nota batean. Atea ireki dudanean jendean hasi naiz erreparatzen, zigarroak erretzen ari zirenak zeuden. Eta harritzekoa bada ere, umeak ere. Legea hausten duten faktorea momentu horretan. Tabakoaren Aurkako Legearen arabera 16 urtetik beherako inor ezin daiteke egon erretzen uzten duten kafetegi edo tabernetan. Lau zeuden.

Lege hau % 100 betetzea oso zaila izango da. Denok jarri beharko dugu zerbait gure partetik, bestela goi agintariek agindu dutena ez baldin bada betetzen, etorkizun batean aldaketak ezartzeko zailtasun handiak egongo dira.

URTE BERRI ON GUZTIOI!

Zer moduz ari zarete egun hauek igarotzen? Familia inguruan ibiltzeko garai honetan eta urte bukaerarekin batera erreflexionatzeko eta pentsatzeko beta hartu behar dugu.
2006rako proposamenak:

– Bizitzan:

Unibertsitateko asignaturak gainditu.

Udan berriro lana egin.

Blog-ean idatzi, eta blogak irakurri.

– Kirolean

Aloñako bigarren igoera, Arrasate – Oñati, San Silvestre 2006 ixa 2007 (Korrika). Oñatiko Duatloia (Duatloia). Triatloi batgutxienez. Noja, Getaria – Zarautz, Ondarru, Donostiako bi (igeriketa zeharkaldiak).

Hauek dira nireak, zureak?