Txirrindularitza berriro ere informazio lizunez irakurri daiteke egun hauetan. Espainiako lau itzulietako irabazlearentzat, Roberto Heras, egun ilunak dira hauek.
Aurtengo Espainiako itzulian jokatutako azken aurreko etapan EPO nabaritu dute beren gernu analisietan.
Informazio honekin ez da soilik pertsona baten izena zikintzen, kirol oso batena baizik. 1997tik, Festina tourretik bota zutenekoa, gaur egun arte doping kasuak egunkarietako orriak eta orriak betetzen dituzte. Egia da txirrindulari batzuk drogatu egiten direla beren kirol maila igotzeko, baina oso gutxi dira. Kirol guztietan gertatzen dira horrelako kasuak. Zergatik agertzen diren gehien txirrindularitzan? Erantzun erraza: kontrol gehien egiten den kirolean delako.
Min egiten dit entzuteak 200 kilometro egiteko dopatu egin behar dela bat. Hori entrenamenduen ondorioz lor daiteke. Eta bestela horrelako esaldiei erantzuteko horrelako bat erabiliko nuke: Eta 90 minutu baloi bateri ostikadak emateko, eta baloia 100 kilometro baino gehiagoko abiadura hartzeko eta 50 metro eta 100 metro bitarteko distantzia batera botatzeko, ez al da dopatu behar? Eta horrela mila adibide, baina ez dut jausi nahi joku horretan. Guk, txirrindularitza maite dugunok, duinak garelako.
21ean dena argituko da
Momentuz Heras errugabea da eta hilaren 21ean egingo den kontraanalisiaren emaitza jakin arte ezin daiteke ezer esan.
Momentuz dena espekulazio hutsa izan da. Mesedez itxaron dezagun eta utz dezagun gauzak dauden horretan.