Liburuak gure artean daudenean, askotan preso egoten dira. Apaletan egoten dira egunak pasa egunak etorri, inor ohartu gabe hor daudela.
Hori ez gertatzeko bookcroossing fenomenoa sortu da. Edonork kodigo bat jartzen dio liburuari eta edozein lekutan uzten du beste pertsona batek har dezan (parkean, tabernan, geltokietan
) Horrela beste batek hartzeko.
Beste horrek egingo duen lehenengo gauza interneten erregistratzea izango da. Ondoren irakurri eta beste toki baten utzi. Horrela hamaika aldiz.
Honen eraginez liburu batek bira eman diezaioke globo osoari. Euskal Herrian askatutako liburu bat Txinan bukatu dezake.
Nola lortu kodea? Erraz, lehenengo bookcrossing-eko estatuko orrian erregistratu eta ondoren pauso batzuk jarraitu beharko dituzu liburu bat asaktzeko. Pena da ingelesez askatu behar delako, baina logika pixka bat erabiliz lortu daiteke.
Nik dagoeneko nire lehen liburua askatzekotan nago. Ez noa esatera noiz eta non, fenomeno honen xarma ere ehizan dagoelako. Baina beno, norbaitek hartzen badu espero dut ez galtzea liburu hori, datuak itxaropentsuak ez izan arren.
Nik, blog honetatik, deitu egiten dizuet dituzuen liburuak aska dezazueten! Animo eta ongi izan zuen abentura berri honetan.
Aupa, Piban!
Niri ere asko gustatzen zait bookcrossing-aren kontzeptua. Zoritxarrez, ez dut egiteko aukerarik izan, ea jendea animatzen joaten den; gainera, orain Elgetako Espaloia antzokian dugu bookcrossing leku ofizial bat!
Zuk esan duzun bezala, hemen askatutako liburu bat munduko beste puntara iristea oso ideia polita da, oso erromantikoa eta irakurtzea maite dugunondako oso erakargarria, uste dut.
Ea zure liburuaren berririk jasotzen duzun!