Gasteizen ikasturtea igarotzera

Batxilergoko titulua atera eta gero, historiako lizentziatura egitera ausartuko naiz. Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitateak duen kanpusean. Nire Oñatitik hiru bat ordu laurdenera kotxean eta bi autobusetara.

Nire lehenengo urte hau ikasle egoitza baten emango dut. Gaur goizean goiz iritsi naiz. Dagoeneko egin ditut lehenengo harremanak. Lauk historia ikasi behar dugu, bik euskaraz eta beste bik erdaraz. Beste batzuk Topografia, Filologiak eta gradu erdiko moduluak. Denetarik dago, eta gainera giro bikaina dago gure artean.
Ordutegia ona dela iruditzen zait, klaseak arratsaldez. Goizean lo egiteko astia badago eta beste gauza asko ere.Ordu libre ugari ditugu gauza anitz egiteko baina garrantzitsuena ikastea da. Esaterako gaur aurkezpena eduki dugu. Ordubete iraun du eta goizeko hamaiketan izan da. Hurrengo orduak irakurtzen eta EGA prestatzen aritu naiz, eta lagunak egiten ikasturte luze honetarako.

Besterik gabe, gaurkoz agurtzen naiz eta hurrengo batean gehiago kontatuko dizuet ikasle bizitzari buruz. Besarkada bat eta ondo izan.

Azken ohar bat: uda Lizarran iragan dut eta orreri buruz idatzi bat egiten ari naiz laster ikusiko duena argia. Besterik gabe, izan pazienteak eta aio!

3 iruzkin “Gasteizen ikasturtea igarotzera” bidalketan

  1. maider

    Aupa Iban!
    Animo Ikasturte eta bizitza “berriarekin”!Aprobetxatu ikasle garai hauek, onenak dira eta. Gasteizen badakit ondo ibiliko zarela. Hango giroa paregabea da eta… ostegun gauak, berriz, bikainak!Gauza asko ikasiko dituzu, eta ez unibertsitatean bakarrik.

    Erantzun
  2. Leire

    Zer moduz, Piban? Aspaldiko!

    Oso ondo dago harremanak egiten hasi izana. Neuretako, hori sekulako laguntza izan zen ikasketa hasieran. Gero ikusten joaten zara bakoitzarekin zenbaterainoko tratua izango duzun, baina garrantzitsua da jendea ezagutzea.

    Zorte on etapa berri honetan!

    Erantzun
  3. Ricardo

    Aupa, Piban!! Ongi etorri Gasteizera eta ongi etorri unibertsitatera. Aurreko iruzkinei kasu egiezu (eta irakasle batek esaten dizu).
    Eta, irakaslea naizenez, nire “tokea” eman behar: ostegun gauak, bikainak; baina ostiralean klasera, e!! 😉

    Erantzun

Utzi erantzuna Ricardo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude