Azken zazpi azterketak.

Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleak Eibarrera bidaiatuko dugu selektibitateko azterketak egitera. 14.30etan autobusa artuko dugu eta Bergarako ikasleak hartu ondoren, azterketa lekura joango gara.

Ikasturtean zehar ikasi duguna erakutsi nahi dugu. Batzuntzat aukera ezin hobea izango da bere batez besteko nota igotzeko eta horrela unibertsitatera sartzeko aukerak haundiagotu egingo zaizkio. Zazpi azterketa, ordu eta erdikoa bakoitza. Guztira hamar ordu eta erdi. Lehenengo aldia eta azkena (gauzak ez badira asko okertzen). Tentsioa nabaria izango da, baina nola jokatuko dugu paperaren aurrean? Batek daki.

Animo selektibitatea egin behar duten ikasle guztie eta zorte on!!!

Pd: Nire lagun batek horrela deskribitzen zuen selektibiteta: Lehenengo eguna zaila, lengu eta historia, bigarren eguna zailagoa, ekonomia, geografia eta matematika, ta azkenengo eguna oso erraza, euskera eta ingles. Ez buru ez hankarik.

5 iruzkin “Azken zazpi azterketak.” bidalketan

  1. newton

    Haiek bai garaiak! Niri irakaslebatek esan ninduen,nhiz eta ezer ez jakin zuk egin behar duzuna zure heldutasuna erakutsi da 😉 Badakit hori mateko azterketarako ez duela balio, baina Historiarako? Gaztelaniarako? Euskerako? Ez dakit, kontseilu bat behintzat, niri lagundu zidan. Gauzak logikaz jarri ezer ere buruz ikasitakoak, horrela irtenten dira eta gero, presentazioa zaindu, txukun txukun eginda errazagoa da eta nota hobea lortzea.
    Irakasleek azterketa asko zuzendu behar dituzte egun gutxitan, erreztasunak jarriz, gero asko hobe 😉
    Zorte on! ikasi baldin baduzu ez duzu arazorik izango tramite hutsa baita. Nerbioak beti gure kontra doaz, hartu lasaitasunez, eta disfrutatu aurtengo udaz ;P

    Erantzun

Utzi erantzuna pello(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude