David vs. Goliath

Iritsi da ostirala! Eta horrekin batera aste bukaera! Kirolaz gozatzeko hiru egun bikain ditugu.

Alde batetik bizikleta zaleontzat Euskal Bizikleta igandean amaituko dena. Beste alde batetik moto zaleentzat Italiako Sari Nagusia. Eta nik nabarmendu nahi nukeena, Roland Garros tenis txapelketa. Gaur jokatzen ari dira final erdiak. Lehenengo partidan Errumaniar bat eta argentinar bat, baina bigarren partidua da piper gehiena duena. Roger Federer suitzarra Rafael Nadalen aurka. Ni Mallorcarraren alde egingo dut apustu. Baina berdin zait zeinek irabazi. Partidu ederra izango da eta aurrerantzean norgehiagoka berezia izango da. Gazteak direlako eta kalitate handiko tenisa lantzen dutelako. Bere garaian Sampras eta Agassi bezala.

Igandean izango da txapelketaren finala, baina nor izango da garaile Parisen? Dena airean dago.

Iruzkin bat “David vs. Goliath” bidalketan

  1. Leire

    Kaixo, Iban! Ba, neuk ere Nadalen alde egin nuen, eta poztu nintzen irabazi zuelako. Batez ere, uste dut ez zuela espero, ezta? Albistegian ikusi nuen gainera haren aitonaren poza. Uste dut senideek oraindik biziago sentitzen dutela garaipena, eurena balitz bezala (eta, neurri handi baten, hala da).

    Erantzun

Utzi erantzuna Leire(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude