- Ekainak 11. Kopako gaua.
XIX. Txantxiku Saria ospatu da Zubiko kiroldegian. Ni, igeriketa taldekokidea naizenez laguntzera joan naiz. Mikrofonoarekin lana egitea tokatu zait. Zazpirak baino lehenago amaitu dugu.
Zortzirak eta laurdenetan, nire gurasoek eta ni iritsi gara Aiegira. Ekaitz izugarri batek ongietorria. 45 minutufalta dira kopako finala hasteko Osasuna eta Betisen artean. Etxera iritsi eta maleta guztiak utzi ondoren telebista piztu dut. Telecinco katea jarri dut, ETB ez dabil.
Andaluziako taldeak irabazi du partidua. 2-1. Nafarrek ahal dutena egin dute eta azpitxapeldun duhin batzuk bilakatu dira. Aupa Osasuna!
- Ekainak 12. Erruedaz betetako eguna. Goizean Catalunyako motorren Sari nagusia egon da. 250 cc-tan Dani Pedrosak irabazi du maisutasun handiz. Moto GP-n Sete-Rossi norgehiagoka eduki dugu. Italiarrak irabazi dubere aurkariaren etxean.
Bazkalostean txirrindularitza. Iñigo Landaluzek maillot horia eramango du bere etxera. Dauphine Libereko elastiko horia, baina oso baliotsua. UCI pro tour barruan sartutako itzulikoa. Lehenengo garaipena Euskaltel-Euskadirentzat. Chaeau Landaluze!!!
Arratsaldean bat formula. Ekaitza hasi da hemen. Hori Canadan nabaritu da Renault taldean. Bi kotxeak kalera. 19 bira falta dira.
Gabean futbola. Bi euskal talde lehenengo mailara igoteko aukera dute. Eibar eta Alaves, zorte on!!!
- Ekainak 13. Lehen eguna.
Gaur lehen lan eguna izan da. Igerilekura bueltatu naizenean dena hankaz gora zegoen. Hori bai, botikina nahiko txukun zegoen eta nahi adina material eta sendagai lehen egunak lasai igarotzeko.
Oraindik ezin dugu ateak publikoari ireki. Gure planen arabera hori asteazkenenan gertatuko da.
- Ekainak 14. Lehen igerilariak.
Igerilekuaren garbiketa lanak aurrera jarraitzen dute. Gaur asko aurreratu da, eta biharko presta dago dena ateak ireki ditzagun. Hala ere gaur bi igerilari hurbildu dira eta baimena eman diegu bainu bat har dezaten.
- Ekainak 15. Ateak ireki, lehen larrialdiak.
Gaur ateak ireki ditugu. Goizean ez da inor hurbildu. Arratsaldean bai. Hala ere jende gutxi hurbildu da, eguraldi eguzkitsua izan arren hotz baitzegoen giroa.
Lehen larrialdia izan dut. Zehazki esateko intsektu baten ziztada hanka batean. Krema bat aplikatu ziztaden eragina baretzen duena eta arazoa konponduta.
- Ekainak 16. Txirrindulari baten heriotza.
Txirrindularitza atsegin dut. Atsekabe handiz hartu dut Galetti italiarraren heriotza.
Halako gertaerak ez dira oso atseginak irakurtzeko, baina askotan gertatu ohi dira. Hor daude Kivilev, Sanroma edo Casarteliren kasuak. Pena bat da eta txirrindularitza doluz egotea oso tristea da. Hala ere Galetti gehien atsegin zitzaiona egiten zendu zen. Horregatik aurrera begiratzeko deia egiten diet txirrindulari eta zale guztiei.
- Ekainak 17. Lehen larrialdi larria.
Gaur hiru larrialdi izan ditut. Lehenengoa nahiko larria. Buruan kolpe bat eta odol jarioa ondorioz. Sueroarekin garbitu ostean odol jarioa eten egin da. Bigarren kasuan neska gazte bateri kristal zati txiki bat azalean sartu zaio eta pintza batzuen bidez zatia atara diot. Zatia ematen zuena baino handiagoa zen. Eta hirugarren kasua mozketa bat belaunean, eskerrak ez zuela odol jariorik.
- Ekainak 18. Eibarren eguna.
Gaur egun lasaia eduki dut igerilekuan. Bero handia, jende ugari baina ezustekorik ez. Emozioa 18:30etatik aurrera etorri da irratia piztu dudanean. Eibarren partidua entzuten egon naiz azken ordu eta erdia.
Hamalaugarren minutuan lehen mailako taldea zen, 44. minutuan bigarren mailara itzuli da eta hor geratu da beste urte betez. Celtak eta Cadizek beren partiduak beren alde jarri dutelako. Bigarren zatian Cadizek bigarrena sartu dueta Racing de Ferrolek berdindu egin du bere neurketa Eibarren aurka. Hor ametsak amaitu dira eta Celtak bigarren gola sartu duenean are gehiago. Azkenean bigarren mailan jarraitu behar. Aupa Eibar!!!
Ekainak 28. Lehnengo jai eguna.
Gaur lehen jaieguna dut. Nire lankidea unibertsitatetik itzuli egin bait da.
Hau da hau lasaitasuna gaurkoa, bihar berriro itzuli beharko dut lanera baina gaurko eguna topera aprobetxatzera noa.
Orain ordenagailu aurrean nago zuei denoi hau idazten. Ez zarete kexatuko. Badakit ez direla artikulu honak baina etxera bueltatzen naizenean errepasatuko ditut eta matizatu egingo ditut. Eskerrik asko hor egoteagatik eta hurren arte.