Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Horace Andy entzungai

Musika zuei gerturatzeko beste modu bat aurkitu dut, debaldekoa baina orain saioa entzun ahal izateko ordenagailura jaitsi beharko duzue.

Ondo zegoen feed playerra baina saio guztiak entzungai jarri ahal izateko ostatu ordaindu beharko nuke eta oraingoz ez dugu aurrekonturik horretarako.

Ala ere Horace Andy entzun nahi duzuenok baduzue aukera lo tura honi sakatuz, itxoin ordenagailura jaitsi arte eta listo, gero nahi duzun hunean entzun dezakezu, abezti aukeraketa sekulakoa da beti bezela.

Jaitsi Horace Andy mp3

Olentzeroren reggae bideoak

Olentzero irratitik pasatu da, eta begira zenbat bideo ekarri dizkigun!

Rototom 2005 Sunsplash zuzeneko ekitaldiak dira eta beste askoren artean Black Uhuru, Israel Vibration, Tanya Stephens, Jimmy Cliff aurkituko dituzu.

Gainera zuzenean entzun daitezke jaisteko itxaron behar izan gabe, segundo batzuetan nahi duzun bideoa ikusteko aukera.

Harrigarria, sorte handia daukago garai hau bizi ahal izateaz.

Rototom 2006 jaialdirako sarrerak salgai daude oraindik kartela zein den inork ez dakien arren, horregatik orain 70 euro balio dute gero 140 euro balioko duten hamar egunetarako sarrerek.

 

ISRAEL VIBRATION
Realvideo 56k

ADSL Windows Media Video 56k ADSL

 

ANTHONY B
Realvideo 56k ADSL

Windows Media Video 56k ADSL

 

TANYA STEPHENS
Realvideo 56k ADSL Windows Media Video 56k ADSL  

BARRINGTON LEVY
Realvideo 56k ADSL Windows Media Video 56k ADSL

 

BLACK UHURU
Realvideo 56k ADSL Windows Media Video 56k ADSL

 

JIMMY CLIFF
Realvideo 56k ADSL

Steel Pulse

Steel Pulse izango da laister Kingston Hiria irrati saioko protagonista eta bere diskografiako abezti onenen bilduma prestatzen ari gara.

Lasai ez da asko falta, bien bitartean hemen duzue Steel Pulse taldearen diskografia eta azal batzuk.

LIVING LEGACY
Lightyear
1999

RAGE & FURY
Atlantic
1997

VEX
MCA
1994

RASFARI CENTENNIAL
MCA
1992

VICTIMS
MCA
1991


STATE OF EMERGENCY
MCA
1988

BABYLON THE BANDIT

1985

Steel Pulse

Steel Pulse ez da talde Jamaikarra, baina egiten duten reggaea horren ona izanik, ezin genituen Kingston Hiria blogetik kanpo utzi Jamaikari oso lotuta bait dago Steel Pulse reggae taldea.

Steel Pulse 1975. an jaio zen Birminghamen, Jamaikatik Inglaterrara lan bila etorritako Jamaikar asko hiri honetan geratu ziren lanean, eta David Hinds (abezlari eta gitarra jolea) Jamaikar hauetako baten semea da eta baita Basil Gabbidon (gitarra eta koruak) eta Ronnie McQueen (baxua).

David Hinds izan da hasieratik Steel Pulse taldeko motorra, bere abeztien hitzek Birminghameko gazte beltzak liluratu zituzten bere afrika zabalaren irudiarekin eta punk taldeekin jotzen zuten aldi askotan.

Burning Spear izan zen ateak zabaldu zizkiena, Island disketxeari taldea aurkeztuz eta horren ondorio izan zen 45rpm ko “Ku Klux Klan”.

“Handsworth Revolution” izan zen hurrengo diska eta hemen taldea musikari gehiagok osotzera pastau zen Selwyn Brown, Steve Nesbirt eta Fonso Martinekin, diska honek Inglaterrako reggaeren eboluzioa isladatzen du.

Hala ere Islandekin harremanak apurtu eta Elektra sigiluarekin grabatu zuten hurrengo diska True Democracy.

Honen ondoren Earth crisys etorri zen, Elektrakoek diska komertzialago edo Eddy Granten antzekoago bat grabatzeko presionatzen bazuten ere “Not King James version” bezelako abezti bikaina grabatu zuten.

State of Emergency MCArekin grabatua dago.

Rastafary Centennial Pariseko Montmatren grabatu zuten Haile Selassi hil zeneko 100 urte betetzen zirenean. Kontzertu hau Fonso Martin hil zenetik egiten zuten lehen kontzertua zelarik.

Estatu Batuetan arrakazta lortzen joan ziren eta goia ukitu zuten 1992an David Hinds New Yorkeko Taxistek beltzei autoetan igotzea galerazten zietela salatu zuenean. Epai bat egon zen eta irabazi ere egin zuen.

Horace Andy irrati uhinetan

Bihar asteartea, Horace Andyri buruzko irrati saioa emitituko dugu Kingston Hirian.

Dudarik gabe, orain arteko saiorik onena izango da Horace Andy protagonista duen saio hau, abeztiak kristonak: 15 abezti bata bestea baino hobea.

Aurkezleak (nik) oraindik asko ikasi behar du hitzegiteko moduan baina egindako “selector” lana ona dela aurreratzen dizuet (eta ez da nik diodalako).

Gaueko 19:00 tatik 20:00ra izango da eta primerako abeztiak entzungo dituzue Horace Andyk abeztuak.

Horace Andy

Reggae musikako ahotsik berezienetakoa izan arren, Horace Andy ez da inoiz oso ezaguna izan Reggae munduan oso berandurarte. 90. hamarkadan lortu zuen osperik handiena Massive Attack taldearekin zenbait abeztitan parte hartu zuenean.

Horace Hinds da bere jaiotzezko izena, baina Coxsone Doddek Bob Andyrekin abeztiak idazteko zuen parekotasunagatik Horace Andy ezizena jarri zion. 1951an jaioa, Horace Andy Jamaikako reggae abezleen bigarren generaziokoa da. Horace Andy beste abezleetatik bereizten zuena oso laister geratu zen agerian: bere ahots tenore altua. 21 urtekin Horace Andy musika eskenako beteranoenetarikoa zen eta bazituen grabatuta “Skylarking,” “The Love of a Woman” eta “I Found Someone” abezti arrakaztatsuak beste batzuen artean. 70. hamarkadaren erdi aldera gehien eskatzen zen abezlaria zen eta Bunny Leerekin grabatu zituen hainbat abezti hamarkada honetan zehar.

Bunny Lee utzi ondoren, Horace Andy New Yorkera joan zen Everton Dasilva ekoizlearengana. Honek askatasun gehiago eman zion eta grabatutako abeztiak itzelak izan ziren, Agustus Pablorekin, Horsemouth Wallacekin… ez ziren asko saldu diska horiek 80. hamarkadan eta “In the Light” orain oso diska preziatua da reggaea maite dutenengatik.

Geroago, 80.hamarkadako bigarren zatian, Lloyd Barnesekin aritu zen baina ez zuen maila handiko ezer atera denbora honetan. 1990. urtean ordea, Horace Andy Massive Attack taldearen Blue Lines diskan ahots apartak abeztu zituen eta horregatik bandak 1994. urtean ateratako ondorengo diskan ere abeztera gonbidatu zuten eta baita 1998.urteko Mezzanine diskan ere. Horace Andy bere bakarkako lanak egiten segitzen zuen bien bitartean: Bob Marleyen omenezko LPa edo Blood & Fire berrekoizketa “In the Light” abeztiarekin.

Eek a mouse abezlariari buruzko saioa prest dago. Hiru ordu baino gutxiago falta dira zuzenean asteko, 20:00etan hasiko bait da, eta gaurko saioa oso ona izango dela aurreratzen dizuet, begiratu bestela abeztien aukeraketa:

Eek a mouse inoiz entzun ez duzuenok gaur daukazue gozatzeko aukera. Jamaikako bertsolari antzeko hau, sing-jay hobeto esanda, 25 urte baino gehiago daramtza reggae munduan eta euskal herrian oso ezaguna ez bada ere munduan zehar milaka kontzertu jo ditu urte hauetan zehar.

“Patois”, Jamaikako hizkuntzan abezten ditu bere abezti asko eta soinu bitxiak egiten ditu abeztean, honek estilo propio baten sortzaile izatera eraman du.

“eek a mouse” zuzeneko bideoa

Eek a mouse izango da gure hurrengo irrati saioko protagonista.

Ezagutzen ez duenak izango denaren ideia bat egiten joateko, eek a mouse, Jamaikako abezlari apartaren bideo bat ikusteko aukera eskeintzen dizuet. ” The mouse in the House” du izena abeztiak, eta liluratu egin ninduen entzun nuen lehenengo aldia. Ea zuek ere txundituta uzten zaituzten.

EEK A MOUSE bideoa.