Horace Andy entzungai

Musika zuei gerturatzeko beste modu bat aurkitu dut, debaldekoa baina orain saioa entzun ahal izateko ordenagailura jaitsi beharko duzue.

Ondo zegoen feed playerra baina saio guztiak entzungai jarri ahal izateko ostatu ordaindu beharko nuke eta oraingoz ez dugu aurrekonturik horretarako.

Ala ere Horace Andy entzun nahi duzuenok baduzue aukera lo tura honi sakatuz, itxoin ordenagailura jaitsi arte eta listo, gero nahi duzun hunean entzun dezakezu, abezti aukeraketa sekulakoa da beti bezela.

Jaitsi Horace Andy mp3

2 iruzkin “Horace Andy entzungai” bidalketan

  1. Belen

    Dena igelesez dago eta ez dut lortu. Seguruenik asmatu ez dudalako izango da. Zuk jakingo duzu seguruenik nondik jeitsi reggae musika… Bai, badaude lekuak, baina nik nahi dut musika komentarioekin jeistea, espainiarrezko komentarioak edo euskaraz. Baliteke? badago irrati espezializaturik? Ez nago oso aditua reggaean, baina uste dut baduela zer ikasirik. Eskerrikasko. Arrasatetik.

    Erantzun
  2. kingston

    Ongi etorri Kingston Hirira, Belen. Arrazoia daukazu, nahiko zaila da lotura zein den aurkitzea ingelesezko web horretan.

    Podcast bidez entzuteko jarri dut orain Horace Andyren saioa, orain ez duzu entzun ahal izateko arazorik izango.

    Ez dakit beste reggae podcastik dagoen gaztelaniaz, eta kingston Hirian espezialistak ez garen arren ( reggaezaleak soilik) talde eta abezti oso oso onak aukeratzen ditugula esango nuke eta edozein proposamen itxaroten dugu saioak hobeagoak izan daitezen.

    Gustatu al zaizkizu Olentzeroren reggae bideoak? Horiek ez dute komentariorik behar. jaja. Talde horien saioak egingo ditugu baina lasai, etorriko dira.

    Kingston Hiritik

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude