Pau hirian, Frantzian baina Euskal Herritik hurbil, “64th theatre de verdure” deitzen den tokian, aire librean eta debalde joko dute. Aurreko urtean Bilboko Kafe Antzokian ikusi ahal izan genuen Horace Andy eta Positive Roots banda ikaragarria egongo dira han, gaueko bederatzietatik aurrera.
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Txapel Reggae 2005
Uztailak 16an Txapel Reggae Jaialdiaren beste edizio bat egongo da Armintzan. Bertan parte hartuko dute:
Jah´Sta (Zaragoza)
Dale Ke Libra (Bizkaia)
We & Dem (Zaragoza)
Erreggeak (Bizkaia)
Gainera 30 pertsonek osotzen duten perkusio talde bat egongo da, hauei Brasileko 4 perkusiolari gehituko zaizkie. Hasi nahi dutenentzako tailerrak ere egongo dira.
Armintza, Bizkaiko tokirik ederrenetarikoa da, inoiz egon ez bazara reggaeaz gozatzeaz gain hondartzaz eta mendiaz ere gozatuko duzu. Behin eraikitzen hasi ziren zentral nuklearra ere hurbil dago, eskerrak ez zutela inoiz martxan jarri.
Yellowman + The Skatalites
Oraindik baduzue ekitaldi hau zuzenean ikusteko aukera, Yellowman eta The Skatalites. Kingstongo taldeak uda hontan penintsula bisitatzen dabiltza beraz, inoiz baino errezago daukazu artista internazional hauek zure muturren aurrean abezten eta musika jotzen ikusteko. Kontzertua ikustera joan nahi baduzu hemen daukazu reggae kontzertuaren informazio gahiago.
JAMAICAN STARTIME SHOWCASE
Bartzelonako Apolo Aretoan Uztailaren 24rako antolatu duten jaialdiko artistek, Mediterraneo alderaino bidaian joatera gonbidatzen gaituzte:
GREGORY ISAACS
DADDY U-ROY
FRANKIE PAUL
LLOYD PARKES & WE THE PEOPLE BAND
Aritzatxu Rock & Reggae
Uztailak 16an izango da Aritzatxu Rock Free Jaialdia eta akanpada librea dago.
Reggae ekitaldietako protagonistak hauek dira:
Bermeon itxoiten zaituztet!!
Udako Reggae kontzertuak
Barrington Levy Bilbon izan ondoren, reggae gehiagorako gogoarekin gaude denok, ekitaldi bikaina eman zuen Kingstoneko abezlari aparta honek.
Ikusiko dugu Anthony Johnson Bermeoko Aritzatxu hondartzan nola egiten duen, irrikitan nago.
Udan, reggae kontzertuak
Kingston Hiria, Bilbo eta inguruko Reggae zale eta Rastafarientzako eginiko irrati saioa, Irailerarte agurtzen da.
Uda honetan Reggae kontzertuetara joateaz gain, hurrengo denboraldirako saioak antolatzen eta prestatzen arituko gara. Orain arteko saioak gustokoak izan badituzue, Irailean emititzen hasiko garenak are hobeagoak izango direla zihurtatzen dizuet, Jamaikako talde onenak entzuten eta haien ordu baterako egindako abezti selekzio bikainak gozatzeko aukera izateaz gain, taldearen bizitza eta bitxikeriez hitzegiterakoan bizitasun gehiago emango diogu soinu efekto batzuk gehituz. King Tubbyren influentzia nabarituko duzue delayak sartzen ditugunean edo gogoko duzuen sample bat sartzen dugula entzuten duzuenean. Gainera Reggae munduan gertatzen diren azken mugimenduen berri emango dizuegu eta beste hainbat gauza…
Guzti hori Irailean izango da, baina ala ere Kingston Hiria zutik iraungo du Uda hontan: Blog honetan izango nauzue reggaeri buruz idazten. “Kontzertuak” deitzen den atal berri bat sortu dut eta bertan datozen eta ikusitako kontzertuen berri emango dizuet. Atal horretan ala ere edonork idatzi dezake.
Desmond Dekker, azkena
Ostegun honetan, Kingston Hiria Irailerarte agurtzen da. Egun garrantzitsu hau ospatzeko, Desmond Dekker izango da saioko protagonista, horrela ez dugu tristurarik nabarituko. Ska estiloaren artistarik aipatuenetarikoa. Bere doinuak entzun ahal izango dituzue bere bizitzako hainbat gertakizun kontatzen dizkizuegun bitartean. Gainera, uda hontan Euskal Herrian egongo diren zenbait reggae kontzerturen berri emango dizuegu.
Gregory Isaacs, hurrengo saioa
Ostegun honetan Kingston Hirian, Gregory Isaacs entzuteko aukera izango duzue. Kingstonek 70. hamarkadan eman duen beste abezlari ikaragarrietako bat. Ia reggae estilo guztiak jorratu ditu bere bizitzan zehar. Dancehall estiloaren bultzatzaile garrantzitsua izan da, gaur egun oraindik ere, 55 urtekin kontzertuak eskeintzeari ekiten dio eta indar izugarri batekin gainera. Lovers rock estiloarekin lortu zuen bere hasierako fama, Gregory Isaacs abezlariari buruz prestatzen ari garen saioa entzuten baduzue bere musikaz maiteminduko zarete, zin dagizuet.
King Tubby
Orain arte Jamaikako abezlariak entzun ditugu Kingston Hirian, haien bizitza eta diskografia errepasatu ditugu. Oraingo astean King Tubby, Dub remixen erregea entzungo dugu. Phase, echo, eta instrumentuak sartu eta ateraz egindako DJentzako moldaketak egiten hasi zen eta 70. hamarkadan Jamaikako soinu teknikari garrantzitsuena bilakatu zen. 2005. urtean tresna digital eta ordenagailuarekin “Home Studioan” egiten ditugun experimentuak, berak 60. hamarkadako azkenengo urteetan egiten zituen, CDak atera ordez, azetatozko diskak eginez.