Udan, reggae kontzertuak

Kingston Hiria, Bilbo eta inguruko Reggae zale eta Rastafarientzako eginiko irrati saioa, Irailerarte agurtzen da.

Uda honetan Reggae kontzertuetara joateaz gain, hurrengo denboraldirako saioak antolatzen eta prestatzen arituko gara. Orain arteko saioak gustokoak izan badituzue, Irailean emititzen hasiko garenak are hobeagoak izango direla zihurtatzen dizuet, Jamaikako talde onenak entzuten eta haien ordu baterako egindako abezti selekzio bikainak gozatzeko aukera izateaz gain, taldearen bizitza eta bitxikeriez hitzegiterakoan bizitasun gehiago emango diogu soinu efekto batzuk gehituz. King Tubbyren influentzia nabarituko duzue delayak sartzen ditugunean edo gogoko duzuen sample bat sartzen dugula entzuten duzuenean. Gainera Reggae munduan gertatzen diren azken mugimenduen berri emango dizuegu eta beste hainbat gauza…

Guzti hori Irailean izango da, baina ala ere Kingston Hiria zutik iraungo du Uda hontan: Blog honetan izango nauzue reggaeri buruz idazten. “Kontzertuak” deitzen den atal berri bat sortu dut eta bertan datozen eta ikusitako kontzertuen berri emango dizuet. Atal horretan ala ere edonork idatzi dezake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude