Txapel Reggae 2005

Uztailak 16an Txapel Reggae Jaialdiaren beste edizio bat egongo da Armintzan. Bertan parte hartuko dute:

Jah´Sta (Zaragoza)
Dale Ke Libra (Bizkaia)
We & Dem (Zaragoza)
Erreggeak (Bizkaia)

Gainera 30 pertsonek osotzen duten perkusio talde bat egongo da, hauei Brasileko 4 perkusiolari gehituko zaizkie. Hasi nahi dutenentzako tailerrak ere egongo dira.

Armintza, Bizkaiko tokirik ederrenetarikoa da, inoiz egon ez bazara reggaeaz gozatzeaz gain hondartzaz eta mendiaz ere gozatuko duzu. Behin eraikitzen hasi ziren zentral nuklearra ere hurbil dago, eskerrak ez zutela inoiz martxan jarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude