Hileko artxiboak: uztaila 2005

Matxitxako Reggae Splash 2005

Oraingo ostiralean II. MATXITXAKO REGGAE SPLASH ospatzen da Bermeon.

.: 11:00 :
Kostaldera hurbiltzen zaretenok talde hauek ikusteaz gain goizeko tailerrak eta kalejirak aurkituko dituzue.

.: 17:00 :
Arratsaldeko bostetan hasiko da Reggae ekitaldia, dancehall eskenatokitik pasatatuko dira:

Roots & Kolcha (Bilbao

Bomb Bass HiFi (Alacant)

One Blood (Barcelona)

Heartical (Paris)

.: 21:00 :
Eskenatokiz aldatu eta reggae jaiak segituko du:

Akatz Reggae (Bilbao)

Super Ape (Santander)

Goi mailako reggaea BDF Londonetik etorritako AFRIKAN SIMBA eta KENNY KNOTSekin jotzen dutenean.

Reggae Sundance 2005

Ai ama, a ze nolako kartela prestatu duten aurten Eindhovenen!!! Holandara joateko arreztu beharko dut. Badirudi norbaitek nire pentsamenduak irakurri dituela, bakarrik falta izan zaio Euskal Herritik hurbilago antolatu izana reggae jaialdi hau. “Reggae Sundance 2005” honako ordutegia dauka, ea zer iruditzen zaizuen:

Abuztuak 13, 2005

:. 15.45 – TURBULENCE

:. 16.30 – TANYA STEPHENS

:. 18.00 – GLADIATORS

:. 20.00 – TOOTS & the MAYTALS

:. 22.00 – BURNING SPEAR

Chiemsee Reggae Jaia

Urtero bezela antolatu dute Abuztuaren 19 eta 20 rako Alemanian “Chiemsee Reggae Summer” jaialdia. Europan dauden reggae jaialdirik garrantzitsuenetariko bat. Aurtengo urtean ere talde bikainak izango dira musika jotzen eta abezten, beste batzuen artean Gladiators, Toots & The Maytals, Desmond Dekker, Jimmy Cliff…

Udan honetan alemaniatik bazaude, ez ezazu galdu reggae jaialdi honetara joateko aukera.

Txapel Reggae 2005

Uztailak 16an Txapel Reggae Jaialdiaren beste edizio bat egongo da Armintzan. Bertan parte hartuko dute:

Jah´Sta (Zaragoza)
Dale Ke Libra (Bizkaia)
We & Dem (Zaragoza)
Erreggeak (Bizkaia)

Gainera 30 pertsonek osotzen duten perkusio talde bat egongo da, hauei Brasileko 4 perkusiolari gehituko zaizkie. Hasi nahi dutenentzako tailerrak ere egongo dira.

Armintza, Bizkaiko tokirik ederrenetarikoa da, inoiz egon ez bazara reggaeaz gozatzeaz gain hondartzaz eta mendiaz ere gozatuko duzu. Behin eraikitzen hasi ziren zentral nuklearra ere hurbil dago, eskerrak ez zutela inoiz martxan jarri.

Udan, reggae kontzertuak

Kingston Hiria, Bilbo eta inguruko Reggae zale eta Rastafarientzako eginiko irrati saioa, Irailerarte agurtzen da.

Uda honetan Reggae kontzertuetara joateaz gain, hurrengo denboraldirako saioak antolatzen eta prestatzen arituko gara. Orain arteko saioak gustokoak izan badituzue, Irailean emititzen hasiko garenak are hobeagoak izango direla zihurtatzen dizuet, Jamaikako talde onenak entzuten eta haien ordu baterako egindako abezti selekzio bikainak gozatzeko aukera izateaz gain, taldearen bizitza eta bitxikeriez hitzegiterakoan bizitasun gehiago emango diogu soinu efekto batzuk gehituz. King Tubbyren influentzia nabarituko duzue delayak sartzen ditugunean edo gogoko duzuen sample bat sartzen dugula entzuten duzuenean. Gainera Reggae munduan gertatzen diren azken mugimenduen berri emango dizuegu eta beste hainbat gauza…

Guzti hori Irailean izango da, baina ala ere Kingston Hiria zutik iraungo du Uda hontan: Blog honetan izango nauzue reggaeri buruz idazten. “Kontzertuak” deitzen den atal berri bat sortu dut eta bertan datozen eta ikusitako kontzertuen berri emango dizuet. Atal horretan ala ere edonork idatzi dezake.