Etiketaren artxiboa: joneuria
ALBE GALA 2011
Konturatu barik, abendua iritsi da. ALBEk ere, urtero bezala urte bukaerako GALA ospatuko du. Horrekin batera, Balendin Enbeita Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa burutuko da.
2011ari errepasoa egingo diogu argazki bidez, luntxa izango da, sorpresa ugari,… eta nola ez bertso-saioa. Honako bertsolari hauek abestuko dute Maite Berriozabalen aginduetara:
– Xabi Paya
– Jone Uria
– Aitor Mendiluze
– Julio Soto
Domeka honetan, hilak 11, Algortako Villamonte Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera.
Domekararte!!!
EGUUUURRRAAA JONE!!!
Urrian eman zitzaion hasiera Bizkaiko Txapelketari. Saioz saio ibili gara Bizkaiko geografian zehar, eta azkenik finala heldu da. ALBEtik zazpi bertsolarik hasi zuten ibilbidea eta bakar batek lortu du finalerako txartela: Jone Uria. Algortarraren lehenengo finala izango da. Honako bertsolari hauek izango ditu kantukide: Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Eneko Abasolo “Abarkas”, Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal.
Bihar hantxe egongo gara Jone animatzen. Bi hitzordu dituzue:
– 12etan Bilboko Unamuno plazan. Bertso-triki poteoa egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar.
– 15.30etan BEC-eko atean.
Eguuuuuuurrraaaaaaa Jone!!!
SAIOA SOPELAN
Bihar gure eskualdeko bertsolariekin izango duzu zita Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Honako bertsolari hauek ibiliko dira kantuan, Miren Loizagaren esanetara:
Beñat Vidal
Peru Vidal
Itxaso Paia
Jone Uria
Zita, bihar, 19.30etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Bihar arte!
DURANGOKO FINALAURREKOA: JONE URIA
Getxon azken kanporaketak jokatuta, jakin genuen nortzuk izango ziren finalaurrekoetarako pasea lortu zutenak. Gure eskolatik hiru bertsolarik izango dute finalaurrekoetan abesteko eskubidea: Jone Uria, Arrate Illaro eta Fredi Paia.
Igandean, lehen finalaurrekoa izango da Durangoko Landako Gunean, 17.30etan. Bertan Jone Uria izango dugu kantari. Bertsolari hauekin batera abestuko du: Onintzan Enbeita, Etxahun Lekue, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia.
Zorte on Jone!
URIA FINALAURREKOETAN
Igandean Balmasedararte joan ginen Jone Uria gure eskolakidea animatzera. ALBEko kideak kanporaketa irabazi zuen eta, beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu du eta Durangon abestu beharko du azaroaren 21ean Onintza Enbeita eta Etxahun Lekuerekin batera.
Saioa ez zen bikaina izan, baina ale politak entzun ahal izan genituen. Aipatzekoa da kartzelako gaian, hiru bertsolarik txarto ulertu zutela gaia eta beste paper batetik abestu zutela.
Zortziko nagusian, zein txikian ederto ibili zen Jone. Agian lehen puntuak erantzuten ez zuen bere maila erakutsi, baina kartzelako gaian ale hunkigarriak utzi zituen. Honakoa zen gaia: 70 egin dozuz meategiaren ateetan. Hementxe Joneren lehen bertsoa:
Gure aitatxo nola izan zen
desgraziaren bezero,
nahiz hasieran gure esperantza
hitz batean, izan zero.
“Bizirik daude” esan ziguten
eta jarri pozez ero!
“Irtengo dira, irtengo dira”,
ezin besterik espero.
Eta ordutik berdin da euri,
eguzki, hotz edo bero,
badaezpada etorri gara
egunero-egunero.
Hauexek puntuaketak:
Jone Uria 398,5
Joseba Artza 363
Iker Belaustegi 358,5
Iñaki Iturriotz 353
Lander Ibarluzea 346,5
Asier Legarreta 291,5
Zorionak Jone!
Gabi Basañez gure saio guztietan presente daukagu, eta Jonek ere berari bota zion azken agurra.
Hurrengo kanporaketa, Aulesti izango da eta bertan Peru Vidal eta Arrate Illaro izango dira kantuan.
Oharra: Argazkia Joseba Barrenetxearena da.
JONE URIAREN TXANDA
Itxaso Paia lehena debutatzen izan genuen eta igandean Jone Uriaren txanda izango da. Balmasedan izango da saioa, Klaret Antzokian, 17.30etan, eta honako bertsolariak izango ditu kantukide:
– Joseba Artza
– Asier Legarreta
– Iker Belaustegi
– Lander Ibarluzea “Atxulua”
– Iñaki Iturriotz
Animo Jone!
BIZKAIKO TXAPELKETA BADATORRELA!!!
Uda igaro ondoren, bertso gosez zaudela??? Ez zaitez kezkatu! Udagoienerako prestatu zaitezte! Bizkaiko Txapelketa ate joka daukagu, urriaren 10ean Mungian hasiko da. Gure eskolatik zazpi bertsolarik lortu dute txapelketarako txartela:
BEÑAT VIDAL
JOANES IGEREGI
ITXASO PAIA
JONE URIA
PERU VIDAL
ARRATE ILLARO
FREDI PAIA
Guztiek abestuko dute azken laurdetenetan, Fredi izan ezik, azken txapelketan finalista izan zenez, finaulaurrekoetarako txartela dauka. Eta hauxe duzue egutegia datak gorde ditzazuen:
Urriak 10, Mungia:
Oihana Bartra, Xabi Enbeita, Iker Belaustegi, Itxaso Paia, Ander Elortegi eta Julen Sololuze.
Urriak 17, Balmaseda:
Joseba Artza, Jone Uria, Asier Legarreta, Julen Erezuma, Iñaki Iturrioz eta Lander Ibarluzea.
Urriak 24, Aulesti:
Mikel Goiriena, Ibon Ajuria, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal.
Urriak 31, Igorre:
Miren Amuriza, Abarkas, Peio Ormazabal, Ortzi Garitano, Joanes Igeregi eta Beñat Vidal.
Abenduak 5, Gernika (azken finalaurrekoa):
Fredi Paia.
Egurra kuadrilla!
BIHAR BAKOITIK BALKOIRA
Ekainaren erdialdean, zita ederra izaten dugu Portu Zaharreko Etxetxu plazan. Bi bertsolari, nor baino nor, librean abesten balkoi batetik bestera. antzinako erara.
Aurtengoan, bi neska izango ditugu kantuan: Jone Uria eta Miren Amuriza. Azken Txapelketa Nagusiko errebelazioak izan dira eta erronka handia izango dute bihar.
Beraz, zita: bihar, hilak 18, Portu Zaharreko Etxetxu plazan 22:00etan.
JONE URIA URIBE KOSTAKO TXAPELDUN
Hiru kanporaketa egin ondoren, larunbatean egun handia iritsi zen: Uribe Kostako finala. Sei bertsolari, nor baino nor gehiago, txapel preziatuaren bila eta Bizkaiko Txapelketarako txartela lortzeko asmotan.
Uribe Kostako Txapelketari buruzko historia oso ondo laburtu zuen Xabi Paya gai-jartzaileak:
Uribe Kostako lehen txapelketa 1994an egin zen, egunotan mende erdiko ospakizunetan dabilen Algortako Bidebitarte txokoan. Saio aitzindari hartan, Uribe Kosta, Uribe Butroe eta Txorierriko sei bertsolarik parte hartu zuten, tartean Unai Elorriaga idazle ezaguna. Txapela lehiakide txikienak eskuratu zuen, artean ilean marra egiten zuen ume ahotseko Fredi Paia, 13 urteko mutikoa.
Ordutik gure eskualdeak Bizkaiko Txapelketarako baliagarri izan diren saio guztietan parte hartu izan du, Ipar Uribe eskualde multzoko lehiaketan bertsolari kopurua handiena eskainiz.
Hamasei urte geroago, Uribe Kostak bere bertso aberastasuna erakusteko aukera berreskuratu du. Izan ere, Uribe Kostak, ekonomia oneko eskualdearen fama izateaz gain, bertsolaritzan ere ezin oparoagoa izatearen ospea behar luke. Horren seinale, Bizkaiko eskualde guztietatik aurten lehiara bertsolari gehien aurkeztu duena izatea. Eta, zin dagizuet, kantitatearen neurrikoa dela kalitatea ere.
Saioa bizi joan zen, aipatzekoa da Aitzol de Kastro eta Itxaso Payak eginiko ofizioa zortziko nagusian; ale politak utzi zituzten. Zortziko txikian, Arrate Illaro eta Joanes Igeregik, edo Jone Uriak eta Aitzol de Kastrok egindako ofizioek entzuleen artean barre algarak sortu zituzten.
Lehen puntuak erantzutea ez da lan erraza izaten, baina hemen ere ale politak entzun genituen. Bakarkakoan, Aitzol de Kastrok, tragikoa izan zitekeen gaiaren aurrean, buelta eman eta entzuleen txalo zaparrada jaso zuen.
Lehen fasea bukatuta, epaileek erabaki zuten nortzuk igaroko ziren buruz burukora: Itxaso Paia eta Jone Uria. Hamarreko txikian hiruna bertso osatu zituzten eta ondoren kartzelan hiruna bertso bota behar izan zituzten neurri eta doinu librean.
Hamarreko txikian, ale umoretsuak entzun genituen. Hegazkinean zihoazen biak, eta Itxasoren ondoan zegoen ezezagunak, Jonek, gogor besarkatu zuen paiatarra, ekaitza zela eta.
Kartzelan ale hunkigarriak entzun genituen. Biek sentiberatasun handia erakutsi zuten presondegira sartzen ari den neskaren paperean.
Kartzelaren ondoren, Jone Uria suertatu zen txapeldun. Hona hemen botatako azken agurra:
Trinok, Josebak ta Andonik
sortu zuten erresuma,
Miren, Goizalde, Xabi ta
Fredik orain lan astuna.
Nahikari ta Beñat, berriz,
bermatzen etorkizuna,
Geko eskolari esker
daukagu freskotasuna.
Itxaso, Arrate, Peru
lagun koadrila kutuna,
baita atzetik datorren
gazteagoen bilduma.
Nahiz ta bakoitzak daukagu
geure berezitasuna,
familia ederra da
denok osatzen duguna.
Hori baita ALBE, familia eder bat!
Ez dugu bukatu nahi, eskerrak eman gabe parte hartu duten bertsolari guztiei, gai-jartzaile taldeari, epaileei, Itzubaltzetako bertso-eskolari eta gaztetxeari, Txorimalo gaztetxeari, Ander Deuna Ikastolari eta saioetara inguratu diren bertsozale guztiei! Eskerrik asko denei!
Baten batek ezin izan bazuen hurbildu zapatuan finalera, edo berriz entzun nahiko balu saioa, hementxe du eskuragarri, www.ukberri.net webgunetik hartua:
Finala osorik entzuteko:
Txapeldunaren azken agurra: