Etiketaren artxiboa: erandio

ERANDIOKO BERTSO JIRA

Urtea bukatzear dago, eta betikolez Erandion itxiko dugu bertso urtea. Berbotseko lagunek antolatuta, bertso jira izango da Erandion abenduaren 23an, 20etan hasita La Plaza tabernatik. Protagonistak honakoak:


Onintza Enbeita
Igor Elortza


Bi bertsolariek Oxabi erromeria taldearen laguntzaz ibiliko dira Erandioko kaleetatik zehar.


Barikurarte!


ERANDIOKO SAN AGUSTINAK

Portu Zaharreko jaiak eta gero, atsedenaldi txikitxu bat izan dugu, baina garai honetan beti izaten dugu zita Erandion. Urtero bezala, San Agustinetan,  Berbots-eko lagunekin batera, bertso-saioa izango da. Miren Loizaga gai jartzailearen esanetara bertsolari hauek jardungo dute:


Uxue Alberdi
Onintza Enbeita
Jon Maia
Igor Elortza


Zita, Irailaren 23ko plazan, larunbatean, hilak 28, 20.00etan.


Bertan elkar ikusiko dugulakoan, zapaturarte!

UDA BUKAERARA HELDU DA

Erandioko San Agustinak bukatu dira eta abuztuaren 29an izandako saioa ederra izan zen bertsozaleontzat. Irailaren 23ko plaza jendez gainezka egon zen, erandioztarrak bertso-gosez zeuden eta ez dute galtzen bertsolariekin duten zita.


Bertsotan Arrate Illaro, Maddalen Arzallus, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga ibili ziren, Unai Elizasu gai-jartzailearen esanetara.


Ohiko ofizioez gain, ariketa bereziak egon ziren. Aprobetxatuta tenperatura hozten hasi zela honako gaiak proposatu zien Elizasuk: Tenperatura hoztuz doa eta esaiguzue berotzeko zein modu egon daitezkeen. Hori bai, mikro batetik umeek entzungo dute, bestetik umeek ez lukete entzungo. Lau bertsolariek ale politak bota zituzten.


Puntuka aritzeko orduan, bertsolariek Erandio aipatu behar zuten bertso guztietan. Bertso batzuetan ahaztu zitzaien Erandio sartzea eta publikoa builaka hasi zen bertsolariak konturatu zitezen.


 Laburbilduz, saio ederra!


Erandioko jaietako saioarekin, bukatutzat ematen ditugu udako jaietako saioak. Uda potentea izan da eta bertsozaleak asetzeko moduko saioak izan dira, bai Getxon zein eskualdeko beste herri guztietan ere.


Baina lasai bertsozale, hemendik aurrera saio ugari izango dira eta blog honen bidez behar besteko informazioa izango duzu.


Milesker saioetara hurbildu zareten guztioi!

ERANDIOKO SAN AGUSTINAK

Abuztua bukatzen dago, baina bertsozaleok zita daukagu Erandioko San Agustinetan. Abuztuaren 29an, 20.30etan, Irailaren 23ko plazan bertso-saioa izango da, Erandioko Berbots Erandion Euskaraz taldearekin elkarlanean.


        


Arrate Illaro                     Maddalen Arzallus


          Miren Amuriza por ti.


Unai Iturriaga                   Miren Amuriza


Zapaturarte!

ABUZTUKO AGENDA

San Inazioak pasatuta, agenda bero-bero datorkigu. Abuztuan ere, aukera paregabea izango dugu bertsoez gozatzeko! Hemen agenda:


Erromo, Santa Eugenia plazan (VIII-6), 20etan


– Arkaitz Estiballes
– Jone Uria
– Etxahun Lekue
– Amets Arzallus
– Gai-jartzaile: Nahikari Ayo


Erromo, bertso-poteoa, txosna gunetik hasita (VIII-8), 19etan


– Xabier Paya
– Igor Elortza


Portu Zaharra, Etxetxu plazan (VIII-15), 16etan


– Arkaitz Estiballes
– Xabier Silveira
– Ekaitz Larrazabal “Katxo”
– Gai-jartzaile: Itxaso Paia


Erandio, plazan (VIII-29), 20.30etan


– Maddalen Arzallus
– Arrate Illaro
– Miren Amuriza
– Unai Iturriaga