Etiketaren artxiboa: korrika

ALBE, KORRIKAREKIN!!!


Joan zen apirilaren 7an Korrikari hasiera eman zitzaion TrebiƱun. Euskararen alde Euskal Herria osoa zeharkatzen du Korrikak ttipi-ttapa!!! Eta datorren larunbatean, hilaren 16an, euskararen aldeko lasterketak Getxo zeharkatuko du.

Bere kilometroa korrituko du ALBEk eta deialdi berezia zabaldu nahi dizuegu parte aktiboa hartzeko. Xabi Payak lekukoa hartuko duelarik, Korrikarekin denok bat egitea dugu helburu. Horretarako, datorren larunbata, 16an, Algortako Mariandresena kalean, UK tabernaren ondoan ikusiko gara, goizeko 10.15ean.

Korrika badator… animatu eta zatoz Korrikara ALBEren eskutik!!!
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!!!!!

ALBE ERE KORRIKAREN ALDE!

Apirilaren 3an ALBEkide ugari batu ginen Hotela eta Garai tabernaren artean Korrika egiteko euskararen alde. 1958.kilometroa egokitu zitzaigun.



Lekukoa, Aixerrota Institutuak pasatu zion hainbeste urtetan bertso-eskolako buru izan den Joseba Santxori. Erritmo polita jarri zuen Josebak eta nahiko zaila egin zitzaigun bere atzetik korrika egitea.



Giro polita izan genuen lekukoa hartu baino lehen, guztiok gogotsu euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko. 2011rako zin egiten dugu askoz hobeto prestatuko garela!


TIPI-TAPA, TIPI-TAPA KORRIKA!!!


P.D: Argazki gehiago gure argazki galerian.