Hileko artxiboak: maiatza 2009

BERTSOLARI GAZTETXOEN IX.EGUNA

Maiatzaren 15ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan Bertsolari Gaztetxoen IX. Eguna eta VII. Euskal Eguna ospatu genituen. Getxon hezkuntza arautuan dabiltzan 350 ikaslek parte hartu zuten.


                     Beñat eta Nahikari aurkezle lanak egiten


Goizeko 10.30etan hasi ginen eta lehendabiziko ekitaldia ikasleek egun honetarako bertsoak abestea izan zen. Bertsoak abesten zituzten bitartean, aipatzekoa da beste ikasleek emandako txaloak eta animoak.


                     Ikasleak prestatutako bertsoak kantatzen


Abestu ondoren, bertso-jolasei pasatu genien txanda. Horretarako Xabi Paya, Ekhi Erremundegi eta Odei Barroso bertsolarien laguntza izan genuen. Oso ondo sartu ziren jokoetan eta gazteek asko gozatu zuten.


                    Bertso-jolasak 


Aurreko post-ean kontatzen dugun bezala, Balendin Txiki III.Bertso-Paper lehiaketako sari-banaketa burutu zen.


                    Saridun guztiak


Saioan ederto batean pasatu zuten gaztetxoek. Ez zen saio arrunta izan, bertsolariak ume artean ibili ziren: zirikatzen, galderak egiten, kantatzera animatuz…


 Xabi goiko palkoan Ekhi umeei bertsotan


                      Odei umeak zirikatzen


Jaiari bukaera emateko, bertso-paperak kantatu genituen guztiok batera.


                      Bertso-paperak abesten


Datorren urtean gehiago eta hobeto!

BALENDIN TXIKI BERTSO-PAPER LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Maiatzaren 15ean Balendin Txiki III. Bertso-Paper Lehiaketako sariak banatu genituen, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.


Parte-hartzaileak Getxoko Hezkuntza Arautuko ikasleak izan dira. LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?


Arlo desberdinetako pertsonaiak hautatu dituzte, ezagunak zein ezezagunak: Karolo, Xabi Paya, Imanol Landa alkatea, Eneko Acero, Unai Basurko, José Luis Ugarte, Nahikari Ayo, Yahaira Agirre,…


Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman ditugu. Saridunak honakoak izan dira:


Zabala: Eneko Camiruaga eta Mikel Gamero


Romo: Olatz Cadarso eta Dorleta Laka


Gobela: Mikel Cárdenas eta Arrate Eguzkitza


Zubileta: Ignacio Zamakona eta Ainhoa Diez


San Nikolas: Beñat Arocena eta Olatz Erkiaga


Andra Mari: Ane Férnandez eta Asier Astorkiza


Geroa: Maite Landaluce eta Ihartze González


Saridun guztiak por ti.


Kategoria orokorrean:


1. Telmo Benito del Valle (San Nikolas): Eneko Acerori buruzko bertsoa egin zuen.


2. Begoña Sustatxa (Geroa): Bere amari buruzko bertsoa egin zuen.


3. Gaizka Astigarraga (Gobela): Nahikari Ayori buruzko bertsoa egin zuen.


3 saridunak por ti.


ZORIONAK GUZTIOI!

BERTSO-IDATZIETAN URIBE KOSTA NAGUSI!

Ostiralean Bizkaiko Bertso-Idatzien finala izan zen Gernikako Seber Altube Ikastolan.


Gure eskualdeko ikastetxeek ordezkaritza zabala eraman zuen. Aurretik egindako lanak bere fruituak eman zituen Gernikan eta sari ugari ekarri genituen.


Uribe Kostako finalista guztiak por ti.


Hona hemen saridunak:


5.mailan:


3. Unai Mendiburu (Ander Deuna Ikastola)


2. Fermin Reicnike (San Nikolas Ikastola)


6.mailan:


1. Olaia Prego (Betiko Ikastola)


DBH 1:


2. Aitor Vicente (Ander Deuna Ikastola)


DBH 2:


3. Jon Zurinaga (San Nikolas Ikastola)


1. Peru Benito del Valle (San Nikolas Ikastola)


DBH 3:


2. Andutz Zulaika (Ander Deuna Ikastola)


DBH 4 eta Batxilergoak:


3. Peio Arondo (San Nikolas Ikastola)


1. Imanol Uria (San Nikolas Ikastola)


Aipamen berezia egin zieten eta baita kantatzeko aukera eman San Nikolas Ikastolako Mikel Martinez eta Ander Sarasketari. Bi algortar hauek 9 urte dituzte, eta nahiz eta txapelketa 5.mailatik aurrera izan, maila ederra erakutsi zuten.



Zorionak danori!

ESKOLARTEKOA ZURI-GORRIZ JANTZI ZEN

Atzo, lehenengo aldiz, Bizkaiko Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako kanporaketa izan genuen San Nikolas Ikastolan.



Uribe Kostako 105 gaztek parte hartu zuten giro ezin hobean. Athletic-eko finala egun berean jokatzen zenez, zuri-gorria izan zen nagusi ikastolako jantokian.


Bihar finala izango da Gernikako Seber Altube Ikastolan.Uribe Kostatik ordezkaritza zabala joango da. Zorte on!


Gogoratu, bihar ere Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Eguna ospatuko dela Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan!


GETXOKO BERTSOLARI GAZTETXOEN IX.EGUNA

Ostiralean, hilak 15, Getxoko Bertsolari Gaztetxoen IX.Eguna ospatuko dugu Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan.


Partehartzaileak Getxon bertsolaritza ikasten duten ikasleak izango dira. Ekitaldi mamitsua prestatu dugu ostiralerako: bertso-antzerkia ALBEko gaztetxoen eskutik, ikasleek prestatutako bertsoen emanaldia, bertso-jolasak, Balendin Txiki III. Bertso-Paper Lehiaketaren sari-banaketa, bertso-saioa Ekhi Erremundegi, Odei Barroso eta Xabi Payarekin eta jaiari bukaera emateko bertso-paperak abestuko ditugu.


Gogoratu bihar, San Nikolas Ikastolako jantokian, Bizkaiko Bertso-Idatzien Eskolarteko txapelketaren azkenengo kanporaketa izango dela!


Bertsolari Gaztetxoen Eguna 2008 por ti.

BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, LEHENENGOZ GETXON

Hogeita sei urte dira Bizkaiko Ikastolen Elkartea Bizkaiko Eskolarteko Bertsolarien Txapelketa antolatzen hasi zela. Txapelketa horretan idatzizko eta bat-bateko bertsoak egiten Bizkaiko ume eta gaztetxorik onenak aukeratzen dira. Gure eskualdeko ikasleek askotan irabazi izan dituzte bai idatzizko sariak, bai bat-batekoak. Besteak beste, iazko Bizkaiko txapelduna, bai idatzietan, bai bat-batekoan, Jone Uria ALBEkidea izan zen.


Aurtengo edizioak, Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketak, ordea, badu berri pozgarri bat guretzat: idatzizko lehiaketaren kanporaketetako bat lehen aldiz Uribe Kostan jokatuko da. Gure eskualdeko haur eta gaztetxoak maiatzaren 13an elkartuko dira, Algortako San Nikolas ikastolan, arratsaldeko 15.00etan. Ziur gaude aurten ere uzta ederra bilduko dugula!


Imanol Uria eta Maddalen Markaida por ti.

BI ESTEKA INTERESGARRI

Gaur, Maiatzaren 1a, eta betiko lez, gu lanean jo ta ke! Zubia gozatu dezazuen bi esteka interesgarri:


– Pasa den igandean, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatu zen Azkoitian eta bertan estrenatu zen Andoni Egañak idatzitako Bertso-esko(lb)a ikuskizuna. Andoni Egaña bera, Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Eñaut Elorrieta, Porrotx pailazoa, Txan Magoa, Ramón Agirre eta Aitziber Garmendiak parte hartu zuten.


Bertso-eskola batean oinarritutako antzerkia da. Bertsoak, kantuak eta magia nahasten dira ikuskizunean. Benetan, ikusteak merezi du. Bertan klikatuz gero, aukera izango duzue ikusteko.


Bizkaiek blog komunitate bat dauka eta bertan Miren Ibarluzeak idazten du. Hemen daukazue Maiatzaren 1erako idatzi duen artikulua.