Etiketaren artxiboa: gaztetxoeneguna

BERTSOLARI GAZTETXOEN IX.EGUNA

Maiatzaren 15ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan Bertsolari Gaztetxoen IX. Eguna eta VII. Euskal Eguna ospatu genituen. Getxon hezkuntza arautuan dabiltzan 350 ikaslek parte hartu zuten.


                     Beñat eta Nahikari aurkezle lanak egiten


Goizeko 10.30etan hasi ginen eta lehendabiziko ekitaldia ikasleek egun honetarako bertsoak abestea izan zen. Bertsoak abesten zituzten bitartean, aipatzekoa da beste ikasleek emandako txaloak eta animoak.


                     Ikasleak prestatutako bertsoak kantatzen


Abestu ondoren, bertso-jolasei pasatu genien txanda. Horretarako Xabi Paya, Ekhi Erremundegi eta Odei Barroso bertsolarien laguntza izan genuen. Oso ondo sartu ziren jokoetan eta gazteek asko gozatu zuten.


                    Bertso-jolasak 


Aurreko post-ean kontatzen dugun bezala, Balendin Txiki III.Bertso-Paper lehiaketako sari-banaketa burutu zen.


                    Saridun guztiak


Saioan ederto batean pasatu zuten gaztetxoek. Ez zen saio arrunta izan, bertsolariak ume artean ibili ziren: zirikatzen, galderak egiten, kantatzera animatuz…


 Xabi goiko palkoan Ekhi umeei bertsotan


                      Odei umeak zirikatzen


Jaiari bukaera emateko, bertso-paperak kantatu genituen guztiok batera.


                      Bertso-paperak abesten


Datorren urtean gehiago eta hobeto!

BALENDIN TXIKI BERTSO-PAPER LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Maiatzaren 15ean Balendin Txiki III. Bertso-Paper Lehiaketako sariak banatu genituen, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.


Parte-hartzaileak Getxoko Hezkuntza Arautuko ikasleak izan dira. LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?


Arlo desberdinetako pertsonaiak hautatu dituzte, ezagunak zein ezezagunak: Karolo, Xabi Paya, Imanol Landa alkatea, Eneko Acero, Unai Basurko, José Luis Ugarte, Nahikari Ayo, Yahaira Agirre,…


Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman ditugu. Saridunak honakoak izan dira:


Zabala: Eneko Camiruaga eta Mikel Gamero


Romo: Olatz Cadarso eta Dorleta Laka


Gobela: Mikel Cárdenas eta Arrate Eguzkitza


Zubileta: Ignacio Zamakona eta Ainhoa Diez


San Nikolas: Beñat Arocena eta Olatz Erkiaga


Andra Mari: Ane Férnandez eta Asier Astorkiza


Geroa: Maite Landaluce eta Ihartze González


Saridun guztiak por ti.


Kategoria orokorrean:


1. Telmo Benito del Valle (San Nikolas): Eneko Acerori buruzko bertsoa egin zuen.


2. Begoña Sustatxa (Geroa): Bere amari buruzko bertsoa egin zuen.


3. Gaizka Astigarraga (Gobela): Nahikari Ayori buruzko bertsoa egin zuen.


3 saridunak por ti.


ZORIONAK GUZTIOI!