Etiketaren artxiboa: eskolartekoa

IMANOL URIA ETA MADDALEN MARKAIDA BIZKAIKO ESKOLARTEKO FINALEAN

Idatzizko txapelketaren ondoren, bat-bateko txapelketaren txanda izaten da. Kanporaketak egin dira Bermeon, Markinan eta Ondarroan. Bihar izango da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Bilboko El Carmen aretoan, goizeko 11etan.


Gure eskolak bi ordezkari izango ditu 14-18 urte bitarteko bat-bateko finalean: Imanol Uria eta Maddalen Markaida.


             


Zorte on eta egurra!

ESKOLARTEKOA ZURI-GORRIZ JANTZI ZEN

Atzo, lehenengo aldiz, Bizkaiko Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako kanporaketa izan genuen San Nikolas Ikastolan.



Uribe Kostako 105 gaztek parte hartu zuten giro ezin hobean. Athletic-eko finala egun berean jokatzen zenez, zuri-gorria izan zen nagusi ikastolako jantokian.


Bihar finala izango da Gernikako Seber Altube Ikastolan.Uribe Kostatik ordezkaritza zabala joango da. Zorte on!


Gogoratu, bihar ere Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Eguna ospatuko dela Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan!


BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, LEHENENGOZ GETXON

Hogeita sei urte dira Bizkaiko Ikastolen Elkartea Bizkaiko Eskolarteko Bertsolarien Txapelketa antolatzen hasi zela. Txapelketa horretan idatzizko eta bat-bateko bertsoak egiten Bizkaiko ume eta gaztetxorik onenak aukeratzen dira. Gure eskualdeko ikasleek askotan irabazi izan dituzte bai idatzizko sariak, bai bat-batekoak. Besteak beste, iazko Bizkaiko txapelduna, bai idatzietan, bai bat-batekoan, Jone Uria ALBEkidea izan zen.


Aurtengo edizioak, Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketak, ordea, badu berri pozgarri bat guretzat: idatzizko lehiaketaren kanporaketetako bat lehen aldiz Uribe Kostan jokatuko da. Gure eskualdeko haur eta gaztetxoak maiatzaren 13an elkartuko dira, Algortako San Nikolas ikastolan, arratsaldeko 15.00etan. Ziur gaude aurten ere uzta ederra bilduko dugula!


Imanol Uria eta Maddalen Markaida por ti.