ASTEBURUARI BEGIRA; OTSAILAK 18/19 Asteburua mozorrututa esnatu zen. Ostegun gizenak zabaldu zuen ildo beretik etorri dira gainontzekoak geurera. Inauterietan barna, mozorroak aukeratzeko orduan, bada arazoak izaten dituenik eta bada, arazoak arazo, errazegi bilatzen duenik ere. Oñatz dantza taldeak antolatzen duen…

Asteburuari begira; otsailak 11/12 Elurra dugu geurean eta aprobetxatu beharreko elementua da. Asko izan dira, botak jantzi eta Eskista edota Urbia aldera erretraturen bat edo beste ateratzera joan direnak. Argazkizaleren batek EITBra bidali du bere argazkia eguraldiari eskaintzen dioten tarte…

CONTADOR; inork espero ez zuen sententzia      Egia da, berandu etorri den sententzia bat izan da. Kirol baten jardun egoki baterako gehiegizko denbora. Kontrol positiboa 2010eko Tourrean eman zen eta beraz, ohiko ebazpenen ondorioz, garaipena kendu behar. Hala ere,  onartezina da…

ASTEBURUARI BEGIRA; otsailak 4-5 Elurrak eta hotzak jantzi duen asteburua izan da. Eguraldiaren aldrebeskeriak direla eta, Azkoagainen jokatu beharreko partida guztiak bertan behera gelditu dira; Aloña Mendiren bolada ona eteteko izan bada, berri txarra zaletuentzat. Bestetik Butraitzeko ski pista inprobisatuak…

HOTZEZ APAINDUTAKO MAINDIREA

Asteko Olerkia Siberiarrak lotan diren gauetan marrazten dira zeruak, labankor bihurtzen dira haize galduak, irainez betetzen dira tanta izoztuak. Badelako marrazkietan elur malutarik, edo, badelako, nonbait, errugabeen kanpamendu izozturik. Azal koloreko margo inuzenteak amestu du hotza; laku epelena ere, zuri…