KAFEAREN KEAK

Taberna hartako kafea dut gogoan. Irakinda zerbitzatu ziguten hura. Kafe galdua ei da, irakindakoa.  Iruñatik gehiegi urrundu gabe, bailara zabal eta eder bat ageri zaigu. Mediterraneo isurialdeko bailararik altuena dela esan dezakegu; horrela diote behintzat han eta hemen bisita ditzakegun…

MIRAMON GARDEN

Maiatzean garen arren, oraindik ere,  eguzkiak lainoen erruz edo, zailtasunak ditu nere bizkarra berotzeko.  Halere, landaretza gehiegi hazi da eta hau orientazioko mapetan nabaritzen da. Kolore berdez margotutako eremuek, bertatik igarotzeko zailtasunak izango ditugula adierazten digute. Baina berdearen intentsitatea arina…

TXARTELEAN AKATSA

Kareharrizko geruza solteek ezkutatu nahi dituzte gorriz margotutako lur sail zabalak. Mahatsondoek faltan dituzte dagoeneko zintzilik izan dituzten mahats- mordoak. Goibel itxurako mahastiak direla iruditu zait; are gehiago, Araba edota Nafarroa aldean ditugunekin gonbaratzen baditugu. Horregatik, agian, ez dio Cariñenako…