Begi txiki eta hondoratu samarrak, sudurmotza eta masailezur karratuegi batekin marraztu al dugu Carlsen xake jokalariaren erretratua. Boxeolari baten traza duen norbegiarrak irabazi du beste behin, munduko xake txapelketa. Adituen arabera, Kasparov handiaren parera iristeko ahaleginak egiten ari da. Eta…
Hilabetea: azaroa 2014
Esan nizuen bezala, aspaldiko melodia batez esnatzen naiz egunero. Garai batean Kortatu taldeak eragin handia izan zuen nigan; asko, larregi agian, entzuten nuen Fermin, Iñigo eta Trekuren talde mitikoa. Tolosako inauteriei eginiko abestitik hasi eta Negu Gorriak talderainoko pasarteak asko…
“ Don Vito y la Revuelta en el Frenopàtico” aintzinako kantaren doinuak esnatu nau goizeko 6.30etan. Gosari azkar bat hartu eta beharrezko jantzi, chip, ukendu eta antzerakoak sartu ditut poltsan. Laster baten Donostiarantz abiatuko gara, han bertan, Renfeko trenean…
Ezin izan ditut Kontzejupetik aldizkaria irakurri osteko pentsamendu eta iritziak ganbaran dudan kutxa zaharrean giltzapetu. Izan ere, atzoko arratsaldean banatu zuten hileroko herriko aldizkaria. Oraingo honetan agertzen diren albiste ugarik ixotu dute Domu Santu egunean piztutzeke utzi nuen kandela hura.…
Dirudienez pasa den asteburu honek egingo ditu negu gordinerako harrera lanak. Izan ere, igande goizeko euriak eta temperatura aldaketa nabariak armairutik txamarra potoloa ateratzeko bidea eman dute. Bustita bukatu zuten beraz, Plaentxitik Bergararako bidea egin zuten korrikalari eta patinatzaileek; hirugarrenez,…