Zapatu goizean giharrak zeharo minduta esnatu nintzen. Bezperan aurtengo Aloña lasterketako jeitsiera ezagutzen izan nintzen konpainia onean. Mendiaren ipar pareta hezeak gune teknikoak eskaintzen dizkio korrikalariari; hostoak, harkaitz zati txikiak eta haizeak sakabanatutako abarrak nonahi. Labainkorra da benetan arbela duen…
Hilabetea: martxoa 2014
Udaberriak elurra ekarri digu mendira. Egun eguzkitsuen ostean neguko giroari egin dio harrera udaberriak; oraindik ere, lozorrora joateko asmorik ez balu bezala azaldu zaigu lotsagabe. Peñas Negras aldean izan zen elur bustirik igande goizez. Balizen bila jarduten nuen…
Pinarejos izeneko inguru eder batean izan naiz asteburuan. Orientazioko Ipar Ligako lehen lasterketa jokatu zen igande goizez Burgoseko mendizerra sastrakatsuan; ohiko estrategia bera erabiltzea erabaki nuen 22 balizak aurkitzeko. Aitzitik, bigarrenak lan handia eman zidan; denbora gehiegi aritu nintzen…
Inauteriak bukatu ahala azaldu zaigu horrenbeste miresten hasiak ginen eguzkia. Mielotxinekin batera kiskali eta desagertu dira han eta hemen urtean zehar jasan edo izan ditugun oinazeak; eta antza denez, euria ere sutan lehortu da denbora baterako. Azkoagainera joan…