Txapela buruan zuela eman zuen prentsaurrekoa Irribarriak. Horren gaztea izan arren, kazetarien aurrean badu sosegurik; berba egokienen bila ari zen horretan gogoratu nintzen behin Aitzol Atutxak esandakoaz. Bigarren txapela irabazi zuenean sentitu omen zen “benetako” txapeldun Dimako aizkolaria; behin irabazitakoa…
Hilabetea: maiatza 2016
Bi aurpegi ezberdin izan ditu asteburuak. Larunbateko hego- haize epelari indarra bukatu zitzaionean sartu zen ekaitza itsaso aldetik. Euriz betetako lainoek ganoraz busti zituzten bazterrak; eta busti soilik ez, hotza ere ekarri zuten. Ogitartekoak eta kantinplora motxilan sartu zituzten familiak…
Kirol ekintzaren bat antolatzeko orduan makina bat galdera sortzen zaizkit derrepentean. Hainbatean lasai antzean ibili banaiz ere, aspektu batzuei arreta gehiago eskaini beharrean nago. Beldurtuta baino, uzkurtuta atera nintzen asteazken arratsaldean Kultur Etxean izan zen hitzalditik. Kirol ekintzen antolaketari eskainitako…
Aparteko denborarik gabe hasi naiz gaurkoan lau berba idazten. Astean dudan lantxo bat da erruduna. Halere, ezin egon blogera ekarpena egin barik. San Miel Txiki jaiak izan ditugu asteburuan; beste behin, giro ederra herrian. Parranda mundialak egindakoak gara bertan; aldiz, urteak…
Hamaika alditan begiratu diogu asteburuan Aloñako mendizerrari. Lainorik, elurrik edota eguzkirik ote den jakiteko. Korrikalariren bat bilatzeko ahaleginean. Edota mendizerrak bertan jarraitzen duen ziurtatu nahian edo. Ostiral gauez Buetraitz mendia izan zen protagonista. Urkullu errakak, nork jakin zenbat urteren poderioz,…