CONTADOR; inork espero ez zuen sententzia     
Egia da, berandu etorri den sententzia bat izan da. Kirol baten jardun egoki baterako gehiegizko denbora. Kontrol positiboa 2010eko Tourrean eman zen eta beraz, ohiko ebazpenen ondorioz, garaipena kendu behar. Hala ere,  onartezina da 2011ko Giroarekin berdina gertatzea; behin betiko zigorrik gabe, sententziaren zai eta epaileen oniritziaz hartu baitzuen parte Italiako Giroan. Legeak markatzen dituen parametroen baitan izan zen eta beraz, garaipena lapurtzea onartezina da.
Españarentzat Contador gauza handia da, parametro guztietan. Eta beraz, honen defentsa sutsua egin du nazio espainiarrak, estamentu denak agertu dira bere errugabetasunaren alde. Baina badira sustantzia gogorragoak medio, zigortuak duaden edo egon diren txirrindulariak, euren errugabetasuna aldarrikatzen duten txirrindulariak; nor gogoratu da Ecequiel Mosquerarekin, nork eman du aurpegia Astarloza defenditzeko orduan?????
TAS  eta AMAren arauak betetzera behartuta dago txirrindularia. Arau batek zera dio: kirolariaren gorputzean debekatutako sustantziaren ondarren bat agertzen bada, nahiz eta oso txikia izan, errugabetasuna txirrindulari berak erakutsi behar du… eta hau zilegia dela deritzot. Irentsitako haragiak ez zuen inolako zerikusirik izan; euskal harakinek hasieratik azpimarratu zuten kontrol kalitatea punta-puntakoa zela geurean.
Contadorren kasuan ez dago ohiko sustantziarik, baina beste zerbait egon….. badago. Nik neuk ez nuke Contador zigortuko, besteak beste sententzian kontraesanen bat edo beste dagoelako, baina txirrindularitza horrelako mundu aldrebesean sartua dagoen bitartean, galtzaileak kirola, zaletua eta txrrindularia izango dira.
Asier Osinaga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude