Aurreko asteko idatzian San Joxeren zurgindegiarekin zer gertatu ote zen galdetzen nion nire buruari. Astean zehar ez dut ganorazko erantzunik jaso eta beraz, argitzeke dago oraindik. Palentzia aldean pasa ditudan lau egunetan leku ezberdinetako kirolariekin izan naiz Nazioarteko Orientazio txapelketan.…
Hilabetea: martxoa 2015
Ipuruak irabazten jarraitzen du. Diotenez partida asko galdu ditu jarraian Eibar taldeak lehenengo maila elitistan. Halere, mailaz igo zuen horretan, hasi zen, harik eta denboraldia bukatu arte, irabazten. Irabaztea ez baita askotan arerioak baino gol kopuru handiagoa sartzea; Ipuruako norgehiagoka…
Urak Arrikrutzeko haitzuloa zizelatu zueneko garaia ekarri zuten gogora asteburuan. Denboraldi berriari hasiera emateko ekintza erakargarriak antolatu dira kobazulo ederrean. Nik Mari irudikatu dut bertan; emakume eder eta dotorea oihal distiratsu batez soinean. Bertan esandakoak epaitzen; gaiztoa zigortu eta zintzoa…
Jean Jackes Avril izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da Ganguren mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena Iturritxualde bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian. Igandean bertan…