Sodupeko basoak ezagutzen izan nintzen atzo goizean. Orientazio froga herrikoi bat antolatu zuen Bizkaiko Cobidea taldeak. Bi alabek orientaziorako erakutsi berri duten interesak bultzatuta, lehenik eta behin, ibilbide laburreko froga egin genuen hirurok. Iparorratza erabiltzen ikasteko ibilbide ederra aukeratu zuten…
Hilabetea: otsaila 2014
Sartu zaizkigu dagoeneko mendi lasterketak sukalderaino. Otordurik goxoena prestatzeko asmoz azaltzen zaizkigu zuhaitz, harkaitz eta belardietan. Erlieberik gaiztoena marrazten dute korrikalarien bekoki izerdituan; sestra kurbak irentsi nahian, tontorrak konkistatu guran. Horrela iritsi zaizkigu Antzuolako zortzi milak Irimoko gurutzeak samurtu…
Kolore ezberdinetako alertak bizi ditugu aspaldian. Olatuek malekoiak irensteko ahaleginean temati samarrak bilakatu dira: hondartzetatik hondarra desagertarazi dute eta udarara begira, dagokionari, konpondu beharrekoak ugaritzen ari zaizkio. Denboralea ederki astintzen ari da euskal itsasertza eta olatuak eskaintzen ari diren…
Ez dut gozatu. Gogorra egin zait asteburua. Ostegun gauez hasi ziren arazoak geurean. Mantenu lanak egiten hasi, hodia gehiegi estutu eta ondorioz, ur korronteak hautsi zuen hodia eta….. akabo. Ni neu ez naiz, beharbada, mantenu lanetarako gizasemerik egokiena baina nire…