Gizakumeoi eragiten diguten osasun arazoei erantzun bat emateko era lotsagabe eta dibertigarri bat, ezaguna egin ei da azaroan. Bibotea dugu hilabete honetako protagonistetako bat. Modu dibertigarri baten, bat egin dugu oñatiar askok Movember mugimenduarekin. Tankera ezberdinetako biboteak ikusi ahal ditugu…
Hilabetea: azaroa 2015
Aurrekoan istorio jakin bat entzuteko aukera izan nuen << Herri txiki bateko apaiz bakarrari haur bat hurbildu zitzaion. Triste eta kopetilun galdera bat egin nahi ziola esan zion apaizari. Orduan, apaiza elizako aulki luze horietako batean eseri zen haurrak esan…
<< Azaroa hotz, negua motz>> dio esaera zaharrak; beraz, oraindik ere, heldu ez zaigun negua San Juan eguneraino luzatuko zaigu agian. Epeltasuna gustura hartzen badugu ere, bero puntua bazterrak nahasten hasia da dagoeneko. Herri askotako plazetan lan egin ezinik…
Goizean esnatu naizenean gogoratu dut bizarra mozteko garaia heldu zaidala. Eskua aurpegitik pasa dut lau egunetan atera zaizkidan lau ileak bertan ziren jakiteko. Kafe beroari azukrea botatzen ari nintzela, bizardun ugari etorri zaizkit gogora; Xabier Lete abeslaria eta San Jose izeneko…