UZKURTUTA

Kirol ekintzaren bat antolatzeko orduan makina bat galdera sortzen zaizkit derrepentean.  Hainbatean lasai antzean ibili banaiz ere, aspektu batzuei arreta gehiago eskaini beharrean nago.
Beldurtuta baino, uzkurtuta atera nintzen asteazken arratsaldean Kultur Etxean izan zen hitzalditik. Kirol ekintzen antolaketari eskainitako saio aberatsa izan zen; Juantxo Landaberea abokatuak argitutako hainbat aspektuk egin zuten aberats batipat. Izan ere, kirol ekintza bat antolatzerakoan asko dira lotu behar ditugun kontuak eta askotan, borondate adoktrinatuaren erruz edo, ez ditugu beharrezko guztiak lotzen.
Antolakuntza serio eta ordenatu baten beharrak are gehiago zailtzen edota  oztopatzen du antolakuntza bera. Estamendu ezberdinen koordinaketa edota beharrezko baimen eta estaldurak dira mahai gainean derrigorrez egon behar diren kontzeptuak. Hau guztia lotzeak, gutxienez, ziurtasuna emango/ematen digu.
Beti egongo dira kontrolatu ezin ditugun aldagaiak. Dortsalik gabeko kirolariak, partehartzeko gutxieneko adina ez duten kirolari “gezurtiak” edota beste hainbat beharleku. Antolakuntzak bere oinarrian, aipatutako premiak eta beharrak lotzen baditu, orduan zalantza barik, samurragoa izango du aldagaiei aurre egitea.
Ikasgai aberatsa jaso genuen asteazkenean Kultur Etxera hurbildu ginenok. Uzkurtuta baina gauzak tentuz egiteko gertu nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude