HUTSUNEA

Txapela buruan zuela eman zuen prentsaurrekoa Irribarriak. Horren gaztea izan arren, kazetarien aurrean badu sosegurik; berba egokienen bila ari zen horretan gogoratu nintzen behin Aitzol Atutxak esandakoaz. Bigarren txapela irabazi zuenean sentitu omen zen “benetako” txapeldun Dimako aizkolaria; behin irabazitakoa zorte edo kasualitatearekin lotzen duenik ere badelako agian. Irribarriak jakin badaki oraindik ere, ikasgai handiak dituela ikasteko.

Lehen mailako futbol liga bakutu bada ere, futbola protagonista dugu oraindik Eurokopa heldu artean. Txapeldunen Ligako finala ospatu da asteburuan eta Zidanek gidatutako Real Madril taldeak irabazi du. Alavesak berriz, lortu du lehen mailarako txartela; datorren denboraldian, 4 talde euskaldun izango dira lehen mailan. Osasunak promozioa jokatzeko aukerak baditu oraindik; beraz, nork jakin, agian bostgarrena ere ligan.

Apostolu, Santu, dantzari eta erropa dotoreen eguna izan zen atzo Oñatin, Korpus eguna alegia. Prozesioa noiz bukatuko esperoan izan zen ekaitzak, Txurrukaneko arkupeak ganoraz busti zituen. Duela gutxi egin dituzten hobetze lanak begiratu beharko ditu Udalak; putzu galantak sortzen baitira euria erruz egiten duenean. Prozesioa San Migelen pausoen baitan ibili zen kale belartuetan; Aozaratzari eskainitako Santu berria berritasunetako bat izan zen atzokoan. Gorbata eta soineko berrien domeka goiz berri bat herrian.

Larunbatean ditxosozko barraketan dirua xahutzen ari nintzela behin baino gehiagotan gogoratu nintzen urtero hamaika beharleku ematen dizkidan lasterketaz. Aurtengoan tamalez ezin izan da Nazioarteko lasterketa ospatu eta partxeatu ezin daitekeen hutsunea betetzeko, DJ jakin batzuk jarri zituzten. Dena den, eta haien konpasera dantzan aritu zen alabetako baten kexak ekarriz, herriko muskika bandak DJen jarduna, eta alaben dantza, birritan moztu zuen. Mega Mix diskotekeroa plazan, ene.

Nere jardun atletikoak berriro ere lozorroan daude. Izan ere, urtebete honetako bostgarren lesioarekin nago. Lizarrako Raideko balizak bilatu gabe gelditu diren honetan aurrera begiratzea baino ez zait gelditzent. San Migelen pareko pausoak emateko gai banaiz, edozien DJrekin dantzan egiteko trebetasuna izango dut . Ezta?

korpus

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude