ASTEBURUARI BEGIRA; otsailak 4-5
Elurrak eta hotzak jantzi duen asteburua izan da. Eguraldiaren aldrebeskeriak direla eta, Azkoagainen jokatu beharreko partida guztiak bertan behera gelditu dira; Aloña Mendiren bolada ona eteteko izan bada, berri txarra zaletuentzat. Bestetik Butraitzeko ski pista inprobisatuak bisitari ugari izan ditu; geurean elurra ganoraz egin du eta hau eskiatzaileentzat mesede izan da.
Atletismoari dagokionez, Lazkaon kros motzeko Euskadiko txapelketa jokatu da eta oñatiar bat izan da protagonista; Aloña Mendiko Sergio Garciak eskuratu baitu txapela. Lan bikaina egiten ari den antxintxikalaria dugu; etorkizun oparoa du. Zorionak.
Saskibaloian EBA ligako taldeak bolada txarrean jarraitzen du. Dagoeneko bolada txar bat baino gehiago dela esan dezakegu. Oraindik partida asko gelditzen zaizkie eta dinamika maltzur horretatik ateratzeko gai ikusten ditut. Baina….kontuz.
Kirolaz gain, kultura ere gustoko dugunok KUKUTZA izan dugu gogoan asteburu honetan. Ekimen ederra eta neurri batean beharrezkoa iruditu zait. Antolatzaileek bete betan asmatu dute. Gainera Kontzejupetik aldizkariarekin batera banatu duten esku-orri batean, Otsaila- Kulturala eskaini zaigu txantxikuarroi. Ba…hori….agenda begiratu eta kulturizatzera.

Larunbatean alaba gazteenak bi urte bete zituen. Oparien artean tren bat. Bere irribarreak trenak noraino eramango gaituen galdetzen zuen. Horrelako uneek etorkizuneko ilusioak marrazten dituzte.

Eguraldiaren nahia izan bada ere, Erribera aldean, Sartagudan, ez dute zorte handirik izan. Bertako ikastolak bizi duen egoera zailari irtenbidea bilatu nahian, egun osoko jaialdi bat antolatu zuten. Euriak ez zituten gauzak erraztu baina horrelakotan gertatzen den les, bertaratutako euskalzaleek giroa ondo berotu zuten.
Herrira mugimendua ere jaio da. Egin Dezagun Bideak bideratu duen ausnarketaren ondorio bat da. Bizi dugun egoerak horrelakoak eskatzen ditu eta argi dago…gatazka konpontze aldera, ondorioak eta zergatiak gainditu beharko dira.
Bukatzeko esan, laster inauteriak iritsiko direla geurera. Mozorroren bat zuzendu beharrean nabil….agian….Secretario de Relaciones públicas.
    Butraitz…ederra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude