ronde van vlaanderen

Joan den astean bete dut aspalditik neukan ametsa: Tour de Flandes bertan bizi izatea. Bi egun lehenago iritsi ginen semea eta biok eta ibilbedea ikusteko asmotan konturatu ginen zer nolako bideak dituen inguru artan: kopuru aldetik asko, geienak estuak, batzuk asfaltatutakoak beste batzuk arrizkoak (adokinak), seinalizaziorik gabe eta oso trafiko gutxirekin. Kristonak egin genituen ibilbidea topatzen, eta aurkitutakoan, bereala galdu egiten genuen berriz ere. Andoni Aranagak esaten zigun, Chocolates Jaques ekipoan ibili zenean, Warengemen bizi zen eta entrenatzera ateratzen zen bakoitzean, galdu egiten zela.

 Euskal Herriaren alderantziz, Flandes lau laua da eta tarteka gain batzuk ditu karrerako aldapak kokatzen diren tokian. Gizartean zaletasuna, primerakoa. Etxe aurre guztietan bizikleta bat gutxienez ikusten da, eta errepidean bide gorriari ezker, arazorik ez dago ibiltzeko. Karrera bezperan, 25.000 zikloturista atera ziren bi ibilbide betetzekotan: bat 120 kilometrotakoa eta bestea karrerako ibilbide berbera. Benetan, txirrinduzale batek gozatzeko behar duen guztia. Eta eguraldiari begira, egin ditugun egunak, danak eguzkitsuak.

 Karrekako eguna flandriarrendako jai eguna da. Famili osoak ikusten dira ibilbidera inguratzen eta askok, Jaizkibelen bezala Donostiako klasikoan, egun pasa bazkaria prestatuz. Gu gainera, suerte pixkat izan geuen ze, egon ginen herrian, Kwaremonten, pantaila erraldoi bat jarri zuten plazan, eta karrera pasatuta gero, akabera han ikusteko aukera izan genuen. Ze anbiente plazan! Tropela ihes egindako korredoreak arrapatu zituenean kriston zaratak eta Tom Boonen ateratzerakoan…. pasada bat. Korredore guztiak ezaguten dituzte pantailan azalduaz bat eta, gehien, flandiarrak. Baina animatu guztiei. Ikusiko bazenituen nola animatzen zuten Lief Hoste azkenengo kilometroan… Eta gero helmugako marra gainean Ballan gainditu zuenean Ooohhhhhh!… haundi batekin geratu ziren.

 Bukatzeko eta gehiegi ez luzatzeko, zaletu guztiei esaten dizuet: musulmanak La Mecara bizitzan behin joan behar diren bezala, uzte dut txirrinduzale batek Flandesera joan behar lukeela hura esagutzeko. Gainera, turismo egiteko prestatzen da, ze Brujas, Gante, Ostende, etab., hiri oso politak eta oso giro honekoak dira

(Migel Angel Larrañaga)

Argazkiak

Afizionatuak bikain astebukaeran

Aste bukaerako lasterketan bikain ibili dira Lokatzatik pasatako afizionatu mailako txirrindulari batzuk. Esate baterako, Gurutz Larreak, Amorebietako XLVII Udabarri Klasikan 5. postua lortu zuen. Valentziagan berriz, Xabier Aranguren Elgetarra eta Kepa Varela Bergararra batera ihes egida ibili ziren talde baten. Bestalde, Unai Aranzabalek ez zuen sorte onik eduki Belgikan ” Gipuzkoa-Moyua ”  selekzioarekin korritu zuen lasterketan, izan ere zulaketa
batek lasterketatik kanpo utzi zuen

Apirilan Lasterketak

Txirrindularitzan apirila aipatzen denean denoi datorkigu burura klasiken izena. Izan ere, hilabete honetan Tour de Flandres (8), Paris – Roubaix (15), Amstel gold Race (22), La Flecha Wallonne (25)eta La Liege – Bastogne – Liege (29) probak ospatzen dira beste batzuen artean.

Euskal Herrian, Euskal Herriko itzulia (9-14) daukagu egun bateko klasiken ordez. Itzuli honetan Lokatzak esku bat botatzen dio antolatzaileari, helmugarako  5,4,3,2 Km pankartak ipiñiaz.

Hilabete hoenatn, jubenil mailan, klasika garrantzitsu bat izango dugu bigarren aldiz Deban, Gipuzkoako Klasika (21) [Trofeo federacion]. Lasterketa honetan gipuzkoako talde guztiak eta estatu osoko erkide desberdiñetako selekzioak izango ditugu irteeran. Proba hau, Donostian ospatu zen mundiala prestatzeko sortu zen eta ordutik ona urtero ospatu izan
da. Palmaresean, Haimar Zubeldia, Iban Mayo edo Iban Iriondo bezalako izenak
aurki ditzakegu podiumeko postuetan

Lasterketak

Aranzeta, Berriz Garaile

Atzo, Xabier Aranzeta berriro ere garaile izan genuen Urretxuko lasterketan. Antzuolarrak, Ormaiztegiko bariantean metro batzuk hartu zituen eta beste 3 txirrindularirekin aurrerra egin zuen. Eizagako maldetan taldekoak atzean utzi zituen eta lelen pasa zen gainetik mendiko saria eskuratuz. Lortutako aldea nahiko izan zuen Urretxuko kaleetan bakarrik helmugaratzeko besoak igoaz

Gorlako Igoera (2)

Orain dela 6 urte, igandean ” Paris-Niza ” garaile izan den Alberto Contadorrek , Gorlako Igoeran errekorra lortu zuen ( 20`30 “). Contadorrek, Juan Manuel Garatek 1998-an lortu zuen errekorra 3 segundutan jeitsi zuen. Pinto-ko (madrid) txirrindulariak 18 urte eta 3 hilabete pasatxo zituen egun hortan eta Iberdrola taldean zegoen.

Errekorra ezingo dute jeitsi aurtengo parte hartzaileek. 2002 eskeroztik ibilbide desberdina bait du probak ( plazatik Gorlarako igoera bakarra 2001 urtean izan genuen azken aldiz, justu errekorra lortu zen urtean). Aurten, bi aldiz igoko dute gorlako gaina txirrindulari afizionatuek.

Azken garailea Beñat Insausti izan genuen, baña palmaresean profesionaletara iritsi diren garaile ugari daude. Garaileen artean, Julian gorospe, Peio Ruiz Cabestany, Iñigo Cuesta, Santi Blanco, Klaus möller, Carlos Sastre, Juanma Garate, ” Purito ”  Rodriguez, Alberto Contador, Jokin Ormaetxea, Jorge Azanza……aurki ditzakegu

Hurrengo Garailea, Martxoan 25an Goizeko 12:30 aldera ezagutuko dugu Gorlako Gainean.

 

Asteburuko lasterketak

Astebukaera honetan kadeteak Eibarren dute konpetizioa  igandean goizeko 10.00 -etan. 55,5 kilometro egin beharko dituzte, gure herritik pasatuz 10:50 inguruan (Bergarako bariante osoa egin eta gero Alto Hornos-eko rotondan egingo dute itzulia Eibarrera bueltatzeko). Argi Xabier Aranzetarekin, forman bait dago!

Bestalde, jubenilek Azpeitian dute zita larunbat atzaldean. Lasterketan Azkarateko gaina igoko dute gero Loiolan izango duten helmugara iristeko. Ea Iban Caballerok aurreko asteko lasterketan egin zuena hobetzeko gai den!

XABIER ARANGUREN

Xabier Aranguren Elgetarrak lasterketa polita egin zuen larunbatean Maliañon (Kantabria) afizionatu mailan. Helmugan 4. postua lortzeaz gain, tarteko helmugen saria irabazi zuen Cafes Baque-ko txirrindulariak.

Txirrindulari bezala Lokatzan hasi zuen bere ibilbidea eta kadete eta jubenil mailan izan genuen Sumofic-eko mailota defendituz. Jubeniletan lortu zuen bere garaipen bakarra, arrateko gainean. Afizionatuetara Eibarko CDR-kin pasatu zen eta urte batzuk egin ondoren Cafes Baque-ra pasatu zen. Azken urteotan taldeko lana egiten aritu da eta badirudi aurten taldeko beteranoen artean dagonez aukera gehiago duela lasterketan destakatzeko.

Lokatzako blogetik animo hoberenak zuretzat, xabier!

Albistea: http://www.eldiariomontanes.es/prensa/20070311/deportes/david-gutierrez-hizo-bueno_20070311.html