Etiketaren artxiboa: lokatza

Tour Porra 2012 Lokatza

TOUR PORRA 2012    LOKATZA

Kaixo TOUR PORRA
 zaletu guztiok;

Larunbat honetan
Ekainak 30;  San Martzial egunean hastenda Belgikako LIEJA
Hirian 2012ko
TOURRA.

Jakin arazi;
urtero legez LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldekoak, hasiak garala PORRA
antolatzen

Azken urteetan
bezala, 22 taldeetako 198 txirrindularik osatutako tropela izango da Liejako
irteeran ta 21 etapetan
bete beharko dute, handik Parisko helmugara iritsi arteko bidea, amaiera
uztailaren 22an izango
delarik

Hasierako etapa
(Prologoa), ez da sartzen PORRAko lehiaketan, beraz lehenengo etapa
puntuagarria Uzatilaren 1ekoa
(igandea) izango da

PORRAko
baldintzak, betiko berdiñak izango dira:

Bakoitzak 15
txirrindulari aukeratu beharko ditu, ta “apostu paperak”, uztailaren 1ean
(igandea), eguerdiko Ordubiak aurretik
entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.

Aposturako
informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango
duzue

Bukaeran puntu
gehien lortzen duena izango da irabasle, ta lahenengo 3 sailkatuak jasoko
dituzte sariak

 NON jaso ta
entregatu APOSTU PAPERAK??

  ANTZUOLA

  ALTZARTE
Gozodenda             943 766294

  KAXETA ere ez da
urruti ibiliko ta berari zuzenean eman dezaiokezue

 

  BERGARA

  USOA
Taberna                     943 763857

  DEPORTIVO
Taberna            943 760151

Larunbatean
(ekainak 30), goiz eta arratsaldez; Irala kalean mahai bat jarriko dugu, edozein
informazio jaso edo apostuak
bete nahi duenentzat

Igandean;
Antzuolan zein Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apostuak
eguerdiko Ordubiak
aurretik

Porrako sailkapen
eta gora beherak, http://goiena.net/blogak/lokatza ta
www.lokatza.com BLOGetan Jarraitu ahal
izango duzue.

Informazio
geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu

 Laister
arte

 

             LOKATZA TOUR PORRAko ANTOLATZAILE TALDEA

PORRA TOUR 2011

Kaixo, txirrindulari ta PORRA zaleoi;

Azken urteetako ohiturari jarraituz, hemen gara aurten ere LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldea, TOUReko PORRAren antolaketarekin.     Jakingo duzuenez; datorren uztailaren 2an, larunbatean abiatzen da LOIRAko VANDEE izeneko Frantziar departamenduan aurtengo lasterketa.

22 talde esberdiñetako  198 txirrindulari izango dira Irteeran, eta 21 etapa gainditu beharko dituzte, uztailaren 24an Pariseko helmugara iritsi aurretik; tartean 2 atseden egun izango dituztelarik.

Uztailak 2 eta 3ko etapak, hau da;  larunbata ta igandeko etapak ez dira sartzen PORRAko lehiaketan, beraz astelehena 4koa izango da lehen puntuagarria

PORRAko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Bakoitzak 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu, ta “Apostu papera”k igandeko ordubiak aurretik entregatu beharko dira hortarako jarritako postuetan
Bukaeran Puntu gehien lortzen duena izango da irabazle

PORRAko orriak jaso ta entregatzeko tokiak:
ANTZUOLA
ALTZARTE Gozodenda.        943 766294
KAXETA ere hor ibiliko da inguruan eta berari ere eman dezaiokezue

BERGARA
USOA Taberna                     943 763857
DEPORTIVO Taberna            943760151
INFERNUKUA Taberna

Larunbatean goiz eta arratsaldez; Irala kalean mahai bat jarriko dugu, edozein informazio jaso eta apostuak bete nahi duenentzat
Igandean; Antzuolan zein Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko ordubiak aurretik
Porrako zailkepen eta gora beherak, http://goiena.net/blogak/lokatza ta www.lokatza.com BLOGetan jarraitu ahal izango duzue
Aposturako informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue

Jarraituko dugu informazio gehiago ematen, eta oraingoz, hemendik gure ANIMOak parte har dezazuen

Laister arte

Lokatzako Tour Porra 2010

Kaixo txirrindulari ta PORRA zaleoi;
 
Azken
urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldea,
TOUReko  PORRA antolatzen ari gara.Dakizuenez;
datorren larunbatean uztailak 3, abiatzen da  Rotterdamen aurtengo
lasterketa.
22 talde
esberdiñetako txirrindulariak izango dira parte hartzaile, ta hasierako
“Prologo”arengandik aparte beste 20
etapa burutu beharko dituzte; uztailaren 25ean Pariseko Helmugara iritsi
aurretik.
 
PORRAko
baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Bakoitzak 15
txirrindulari aukeratu beharko ditu,ta horretarako prestatutako apostu papera
igandeko ordubiak aurrez
entregatu
beharko dira jarritako postuetan.
Azken
egunean Puntu gehien lortzen duena izango da irabazle.
 
Porrarako
orriak jaso ta entregatu, honako tokitan egin daiteke:
 
        ANTZUOLAn  
>>   ALTZARTE Gozodenda.    943 766294
                                     KAXETA ere urtero
legez hor izango duzue, berari eman nahi izanez gero
 
       BERGARAn   
>>   USOA taberna              943 763857
                                    DEPORTIVO
Taberna 
   943 760151
                                    AVENIDA
Taberna
        943 762046
 
                                Larunbatean goiz eta
arratsaldez; Irala kalean, mahai bat jarriko dugu, edozein Informazio
jaso eta apostuak bete nahi
duenentzat.
                               
                                Igandean; Antzuola zein
Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apustuak
eguerdiko orduabiak
aurretik.
 
        Porrako
zailkapenak eta gora beherak, Blog honetan jarraitu ahal izango
duzue.
        Aposturako
Informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango
duzue
 
       Informazioa
ematen jarraituko dugu; eta oraingoz, hemendik gure ANIMOak parte har
dezazuen.
 
       Laister
arte
       LOKATZA T.E.
ko Porra Antolaketa Taldea

Astebukaera borobila Lokatzakoentzat

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Larunbat goizean Tolosan kadete mailako Amarozko XII. Saria izan genuen.
Lasterketak 50 kilometro zituen eta Altzo bi aldiz igo beharra zegoen. Altzo lehengoz gaina egin ondoren sortu zen eguneko eskapada. Bertan, Lokatzako Hodei
Orobengoa (Sumofic)
sartu zen, Imanol Iraola (Andoaingo), Unai Jauregi (Belca)
eta Iñaki Aldanondorekin (Ampo) batera. Laukotea, Altzoko bigarren igoerara
elkarrekin heldu zen eta portu erdian Orobengoak taldea apurtu zuen erasoa jo
zuen. Erasoari Aldanondok eutsi zion eta gaina egiteko azken metrotan
diferentzia txiki bat egin zuen besteekin. Altzo jeitsi eta gero metarako bidean
laukotea berriz elkartu zen, lasterketa sprintera erabakiz, azkarrena Unai
Jauregi izanez. Sumofic-eko txirrindulariek lan talde polita egin zuten, honen
proba taldekako sailkapenaren garaile izan zirela
da.

 
 
 Larunbat arratsaldean, jubenilen txanda izan zen.
Mendaron, Euskadiko txapelketa ospatzen zen 93 km-ko ibilbidearen gainean.
Hasieratik 15 laguneko ihesaldia sortu zen eta bertan Xabier Aranzeta (Sumofic)
antzuolarra zegoen. Kalbarioko lehenengo igoerak lasterketa osoa apurtu zuen,
eta bigarrenak berriz, lasterketa erabaki. Kalbarioko bigarren igoeran Aranzeta,
Intziarte (AZetxe) eta Apalategi (AZetxe) izan ziren indartsuenak. Azken honek
jeitsieran bentaja txiki baino nahiko bat lortu zuen garaipenarekin egiteko eta
Euskadiko txapledu berria bihurtzeko.  Helmugan, bigarren Aranzeta izan genuen,
euskadiko azpi txapelketa lortuz

Asteburu borobila lokatzako gazteendako

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Maiatza bikain hasi da Sumofic – Lokatzako txirrindulariendako, taldeak dituen
hiru maila ezberdinetan garaipena lortu dute gazteek. Ostiralean, maiatzaren
1ean, Bergaran Altos Hornosen ospatutako kadete mailako lasterketan jokoan
zeuden sari guztiak eskuratu zuten txirrindulariek. Garaipena, Eneko Lizarralde
bergararrak erdietsi zuen, bigarren Mikel Aristi taldekidea izan zelarik. Baina
ez zen Sumofic – Lokatzako garaipen festa bertan amaitu izan ere, tarteko
helmugak Mikel Aristirentzat izan ziren eta eguna borobiltzeko talderik onenaren
saria jaso zuten kadeteek, langilearen egunean lan bikaina egin ondorengo
emaitzak lortuz.
 
Lasterketan hamarreko talde batek egin zuen ihes eta
bertan egon ziren Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi. Helmugarako kilometro
gutxiren faltan Enekok erasoa jo zuen taldetik metro batzuk hartuz eta atzetik
Aristi taldekideak kontrol lana eginez, taldeko lan oso ona brutuz. Aipatzeko
ere, Hodei Orobengoa eta Etxabe anaiek egindako lasterketa, beraien lanak
taldeko saria eman zioten eta.
 
Asteburu luze hau bikain hasi zen
ostiralean eta bikain jarraitu zuen larunbatean, eskola mailetako lasterketan
Maria Cid bergararrak, alebin mailako lasterketa irabazi zuen, beste
behin denboraldi honetako dominatzailea dela erakutsiz, aurten jokatu diren
lasterketa guztietan garaile irten baita.
 
Larunbata eta igandea
bitartean, jubenilek Mendiko Kriteriuma korritu dute Lazkao eta Segura artean,
Challenge formatuan ospatutako txapelketa izan da, non lasterketan lortutako
postuaren arabera puntuan banatu eta bi etapen artean gehien batzen zituenak,
Kriteriuma irabaziko zuen. Bada, larunbatean Lazkaon hasi eta Lazkao mendin
amaitu zen lasterketan Xabier Aranzeta antzuolarra izan zen garailea.

 Lasterketa
hasieran sortu zen ihesaldian Unai Retolaza sartu zen eta atzetik sortutako
bigarren ihesaldi batean Xabier Aranzeta sartu zen. Azkenik atzekoak aurrekoak
harrapatu ondoren, Lazkaomendiko maldetan Aranzetak indartsuena zela erakutsi
zuen. Horrenbestez lider maillota jastea lortu zuen mendiko sariarekin batera.
Lokatzak, Ander Telleria, Ion Rivero, aipatutako Xabier Aranzeta eta Unai
Retolaza
eta zulatua izan zuen Anartz Garcia izan zuen irteera eta guztiek lortu
zuten helmugara heltzea talde lan ikaragarria egin ostean.
 
Aldiz
igandean, Seguran ospatutako lasrterketan, Sumoficeko txirrindulariek lan
eskerga egin ondoren lidergoa defendatzeko, sailkapen nagusiko hirugarren
postuarekin konformatu beharra izan zuten, Sumofic taldearendako asteburu ezin
hobea borobilduz. Aipatu beharra dago, kriterium honetan, taldeak bikain
erantzun duela eta horren adielazle Aranzetak lortutako garaipenean eginiko lana
eta bigarren etapan guztiek, bakoitzaren aukerak baztertu eta lidergoa
defendatzeko jarritako borondate guztia

Kadeteen denboraldi hasiera

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Larunbat honetan Ibaetan (Donostia) izango dute zita kadete
mailako txirrindulariak arratsaldeko 4etan. Bertara, Andoni Lasa Lizarralde,
Andoni Rico Ordax, Xabier Gallastegi Barrutia, Beñat Etxabe Leturia, Jokin
Etxabe Leturia, Asier Taboada Bardeci
lelengo urteko kadeteak eta Mikel Aristi
Gardoki, Hodei Orobengoa Gallastegi, Eneko Lizarralde Delgado
bigarren urteko
kadeteak gerturatuko dira, Iñigo Larrañaga zuzendaria izango dutelarik.

 
Lasterketak 3 sailkapen manga izango ditu Ibaetako
zirkuitoan. Bertatik manga finalera pasatuko direnak izango dute lasterketa
irabazteko beta.

 
Ea aurtengo denboraldia ondo dijoan Lokatzako
txirrindularientzat!


pedalaren eguna(2)

Azaroak 22-ian Lokatzarekin errepidean ibilitako 30 txirrindulari ohi bildu ziren Agorrosineko kirol eremuan. Bertan, antolatuta zegoen hitzaldian, Lokatzaren egoeraren berri izan zuten eta 2009 urterako proiektua aurkeztu zitzaien.

 
 Ondoren, San Lorentzo inguruan poteoa egitera joan ziren, bizikletaren inguruko gora-beheretaz jardunean ibiltzeko. Gaueko 9etan Agorrosineko tabernan afariari ekin zioten giro ezin hobean. Mahai inguruan aspaldiko kontuez eta gaur egungo berriei buruz hitzegin zen.
 
Txirrindulariek, hurrengo urtean “Pedalaren eguna” errepikatzeko asmoa dagoen galdetu zioten klubekoei, egun horretarako beste zenbait ekintza interesgarri proposatuz.
 
Horrelako afizioarekin seguru bigarren edizio bat egongo dela!

Lokatza ZE bikain hasi du ziklo kros denboraldia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Joan den asteburuan, Sumofic – Lokatza ZEko txirrindulari gazteak, ziklo kros
denboraldiari ekin diote. Euskal Herrian lasterketak urriaren 5an hasi ziren
Muskiz herrian ospaturiko lasterketan, hala ere, Lokatzako txirrindulariak,
errepidean ibili ondoren eta merezitako atsedena izan ondoren, aste honetan hasi
dute denboralida. Gustira 7 gaztek hartu dute parte Orioko eta Zornotzan ospatu
diren lasterketetan. Kadete mailan eta ziklo krosean lehen urtea eginez, Hodei
Orobengoa
eta Mikel Aristi. Gazte mailan aldiz, Xabier Aranzeta, Ion Rivero eta
Unai Retolaza, iazko esperientzia errepikatuz, eta Unai Martinez eta Anartz
Garcia
lehen urtea belardian lehiatzeko prest.


 
Orioko lasterketan, Mikel
Aristi
eta Hodei Orobengoak bergararrak, hirugarren eta hemezortzigarren postua
lortu dute hurrenez hurren, kadete mailako lasterketan. Biak ala biek,
lasterketa bikaina burutu dute, izan ere, beraiendako lehen lasterketa izanik,
irteeran atzealdean irten behar izan dute. Hala ere, atzetik aurrera bikain egin
dute biek. Esperientziarekin gustura geratu dira biak, asko gosatu dute
lasterketarekin eta beraiendako modalitate berria izan
den lasterketarekin.
 
Gazte mailan, Xabier Aranzeta 17Anartz
Garciak
 30, Unai Retolaza 33 eta Ion Rivero 34. Aranzetak eta Riverok, ia itzuli
oso bat egin behar izan zuten korrika, arazo mekanikoak medio. Guztiek gustura
amaitu zuten lasterketa, nahiz eta arazo mekanikoak eduki, izan ere, lasterketak
sortzen duen giroa paregabea da.
 
Domekan Zornotzan ospatu den
lasterketan, kadete mailan, Mikel Aristik 8. postua lortu du, araso fisikoak
medio eta Hodei Orobengoak 21. postua bisperan eginiko esfortzutik ondo
errekuperatu direla erakutsiz.
 
Gazte mailan, Ion Riverok, atzetik
aurrerako lasterketa egin ondoren, 14. postua lortu du, lasterketa idartsu
amaituz. Unai Retolazak iztuli bat oinez egin ondoren, arazo mekanikoak medio,
erritmo ona mantentzea lortu du 32. postua lortzeko.
 
Beste alde batetik,
aipatzea, aurten ere debagoiendar ugari hari direla ziko krosean parte hartzen.
Oñatitik, Ander Altube eta Iker Mugarza, gazte mailan. Zigor urain, Iñigo Roldan
eta Felix Zugasti arrasatearrak
elite mailan. Ione Mujika elgetarra emakume
elite mailan eta aurrez aipaturiko Sumofic – Lokatza Ze taldeko
txirrindulariak.
 
Orain arte, emaitza bikainak lortu dituzte
debagoiendarrek. Pobesen Ander Altubek lasterketa irabazi zuen. Karrantzan Ione
Mujikak
berdina egin zuen. Garaipen hauez gaizn, lenhenengo hamarretan lortutako
postuak badaude. Zigor Urainek, Iñigo Roldanek, Ione Mujikak, Ander Altubek.

Pedalaren eguna

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Lokatza Ziklismo Eskolak, taldetik pasa diren txirrindulari eta zuzendariekin
afaria antolatu du hurrengo Azaroaren 22-rako (Larunbata) Agorrosin
tabernan
.

Afariaren aurretik, arratsaldeko 7etan, Agorrisineko
proiekzio gelan
hurrengo urtera begira dauden proiektuak aurkezteko
hitzaldia izango da. Taldeari esku bat botatzeko prest dagoenari (bakoitzak ahal
duen dedikazio mailan; kruzeak, kirol zuzendari, antolaketan…etab)
bertara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu, gure asmoez informatzeko eta elkar
kontaktuan jartzeko. Taldearen inguruan proposamenik edo galderarik eduki ezkero
bertan azaldu daitezke.
Hitzaldia amaitu ondoren, iluntzenko 8ak
inguruan, poteoari emango diogu hasiera
Agorrosineko tabernan (inicio
avituallamiento).
Gaueko 9etan afariari ekingo diogu sabela ondo
bete arte.
Eskertuko genuke ahalik eta azkarren zuen asistentzia
konfirmatzea, sukaldariek dena behar den bezala antola
dezaten.
Afariaren inguruko informazioa (kontu korrontea, epe amaiera..)  dokumentuan aurkitu dezakezue.
Afarian elkar egongo
garelakoan, 
Lokatza Z.E.

2009 denboraldia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Hurrengo urtean errepidera pasatzen diren txirrindulariekin (1990 eta 1994
bitartean jaiotakoak) eta hauen gurasoekin bilera bat antolatu
dugu Urriak 11-an (Larunbat honetan) atzaldeko 7etan Lokatzako lokalean.
Bilera honetan urtean zehar izango dugun gora-beherak azalduko dira eta
zuek eduki dezakezuten galderak erantzungo dira.
 
Eskertuko genizuen
orain arte Lokatzan ibili ez diren gazteei eta txirindularitza munduan sartzea
nahi dutenei, batzarrarera etortzeko abixatzea. Modu berean, Lokatza barruan
dauden gazteen artean komentatu batzarra dagoela, behar bada e-maila irakurtzeko
aukerarik ez dute izango eta.