Hileko artxiboak: urtarrila 2010

Ziklokross denboraldia amaituta

Igandean, urtarrilak 24ean, ziklokross denboraldia amaitu da Ispasterko proba
internazionalarekin. Honekin batera, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak ere,
amaitutzat eman dute 2009/2010 ziklokross denboraldia. Azken lasterketa honetan,
lokatzako gazteek emaitza onak izan dituzte eta horrela denboraldiari amaiera
bikaina eman diote. Guztira, taldeko hiru txirrindularik hartu dute parte,
guztiak gazte mailan. Lasterketan, Mikel Aristik 7. amaitu du, Ion Riverok 8.
eta Hodei Orobengoak 19. hainbat eroriko izan ondoren. Emaitza hauek hobeak dira
proba maila internazionala zuela kontutan hartuta eta besteak beste,
Eslovaquiako txirrindulariak izan dira estatuko beste hainbatekin.

 
Ziklokross denboraldia amaiturik, orain, martxoaren 6an Osintxun
ospatuko den Soraluze E.Koop. saria nagusia izango dute helburu, errepideko
denboraldiari hasiera emanez

Españako Ziklokross Txapelketa Laredo-n

Astebukaera honetan Españako Ziklokross Txapelketa izango dugu Laredo-n
(Kantabria). Igandean, bertara Ion Rivero, Hodei Orobengoa eta Mikel Aristi
Lokatzako jubenilak gerturatuko dira 12:00-tan jubenilen lasterketan parte
hartzeko asmoz.
 
Aurten, Elite mailako lasterketa on-line jarraitzeko
aukera izango da AquiTVtik

Programa        Ibilbidea      Izenematea      Palmaresa