Etiketaren artxiboa: aranzeta

Xabier Aranzeta garaile

Xabier Aranzeta (SUMOFIC) antzuolarrak garaipena lortu zuen larunbat goizean Ordizako kadeteedako lasterketan. Honekin denboraldiko 4. garaipena lortu du.

Denboraldi bikaina egiten ari da Aranzeta eta Euskadiko selekzioko teknikariek ez dute gainetik pasa, izan ere aurreko astean Euskadiko selekzioarekin egon zen bilduta 3 egunez espainiako txapelketak presatzeko beste 20 txirrindularikin batera. Talde horretatik Xabier aukeratu dute bakarkako erlojupekorako eta lineako lasterketarako. Probak, Uztailaren 27an (bakarkako erlojuepkoa) eta 28an (lineako lasterketa) izango dira.

Ea Lokatzako txirrindulariak denboraldiari amaiera borobila ematen dion.

Aranzeta, Berriz Garaile

Atzo, Xabier Aranzeta berriro ere garaile izan genuen Urretxuko lasterketan. Antzuolarrak, Ormaiztegiko bariantean metro batzuk hartu zituen eta beste 3 txirrindularirekin aurrerra egin zuen. Eizagako maldetan taldekoak atzean utzi zituen eta lelen pasa zen gainetik mendiko saria eskuratuz. Lortutako aldea nahiko izan zuen Urretxuko kaleetan bakarrik helmugaratzeko besoak igoaz

denboraldia hasi da

Larunbatean denboraldia hasi dabe lokatzako kadetiak beasainen… eta nola hasi dien!. Antzuolako Xabier Aranzetak irabazi dau tenporadako bigarren karreria ( lelengua ibaeta izan zan aurreko astian ). 6 txirrindularik sortutako eskapadia Lierniko maldetara heldu da bentaja nabarmen batekin, eta lokatzako mutilak danak atzian laga ditxu, mendiko saria lortuz eta helmugara bakarrik allegatuz. Hurrengo karreria Eibarren izango da, martxoan 18-an goizeko 10:00-etan.

Bestalde, igandean goizian Iban caballero 4. iñ dau Eibarko helmugan jubenillen lasterketan, 60 km inguru iñ ditxu bakarrik ihes iñ da eta honek ” premio de la combatividad”  irabaztia iñ dotza, Lokatzako mutillen astebukaeria borobilduz.